Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Ikaslan Gipuzkoa saritu du Confebaskek, Euskadiko Lanbide Heziketa bultzatu eta sendotzeagatik

2020-12-03T16:26:27+01:00 2020-12-03T16:26:27+01:00 2020-12-03T16:26:27+01:00
Ikaslan Gipuzkoa saritu du Confebaskek, Euskadiko Lanbide Heziketa bultzatu eta sendotzeagatik

Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako Confebask Sarien 27. edizioan aipamen bereziaizan du Lanbide Heziketako ikastetxeen publikoen elkarteak Ikaslan Gipuzkoak, Euskal LHren finkapenean izan duten eginkizuna aitortuz. Ikaslan Gipuzkoarekin batera, Ikaslan Araba eta Ikaslan Bizkaia ere aintzatetsi dira.

Ikaslan Gipuzkoaren saria Nora Amorena presidenteak jaso du.

Enpresen atalean, Sna Europe (Araba), Pierburg Rheinmetall Automotive (Bizkaia) eta Ibermatica (Gipuzkoa) saritu dituzte.

Instruktoreei dagokienez, Confebaskek Roberto Garcia Electro Alavesa (Araba) enpresakoa, Eneko Alvarez Gistek Insurance Solutions (Bizkaia) enpresakoa eta Mikel Bereziartua Biele (Gipuzkoa) enpresakoa saritu ditu.

Era berean, Lantokiko Prestakuntzako diplomak banatu zaizkie enpresetan praktikak egin dituzten ikasleei.

Aipatzekoa da Eduardo Zubiarrek Laneki Elkartearen aipamen berezia egin izana, elkarte hau da Lanbide Heziketan, irakasleak,  klaseak euskaraz emateko materialak sortzeko, Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egiteko baliabideak sortzen ari den elkartea.

Eskerrik asko.