Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

COP Transfronterizo

Eskualde arteko lankidetzaren alorrean duen eskumenaren esparruan, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeak lankidetza estrategiko bat ezartzen du Lanbideen eta Artisautzaren Pirinio Atlantikoetako Ganbera (CMA64) eta bere bazkide diren Ikaslan Gipuzkoa, TKNIKA eta A.D.I. Navarra.

Plan Estrategikoak lehentasunezko lau ardatz identifikatu ditu, eta horietatik 2.Ardatza “Jakintasunaren Ekonomia, Berrikuntza eta Enpresa Lehiakortasuna” da. Hitzarmen hau, Mugaz Haraindiko Lankidetza_CoP 2018-2019  izena duena, aipatu ildo estrategikoaren garapen-esparruan dagoela bilduta

2016ko Azaroatik, Praktika Komunitatearen «CoP»-aren hasierarekin, eta Mugaz Haraindiko CoP Lankidetza proiektuko hiru lan urteren ondoren eta Euroeskualdearen Plan estrategikoaren gaurkotzea kontuan hartuz, Mugaz Haraindiko Lankidetza_CoP18-19a, planean aipaturiko behar zehatzetan oinarritutako Praktika Komunitatea_CoP bat diseinatu dugu, non, gure hurrengo helburuak, Mugaz Haraindiko CoP Lankidetza gaikako talde bakoitzak idatzitako etorkizun-planetan fokuratzeaz gain, konpromezuak eta emaitza hautemangarriak lortzea den.

Jarraitzen den helburu orokorra, lankidetza sendo eta denboran mantenduko denarekin du zerikusia, eskualdeko parte-hartzaileen aldetik, Lanbide Heziketako zentroen bidez, beste agente eta lurraldeen entitateen bitartez lortuko dena. Baita ere, enplegagarritasuna hobetzen duten beharrezko konpetentzien eskuratzea bermatzeko, ikasleen, hiritarren, irakasleen eta beraien zuzendaritza-taldeen arteko interakzio dinamiken bidez, zerbitzu hezigarrien kalitatearen hobekuntza lortzea.

Zehazki gaikako taldeen lanari eskainitako hiru Mugaz Haraindiko Lankidetza_CoP jardunaldi presentzial antolatu dira. Jardunaldien artean bisitak antolatuko dira, zentroetara edota enpresetara, taldeetako gaietan sakontzeko eta hartutako konpromezuen emaitzak lortzeko

Beraz, helburua, Lanbide Heziketaren esparruan, Mugaz Haraindiko Lankidetza sistema bat diseinatzea, gauzatzea eta eboluzionatzea da, agenteen arteko interakzio puntualetik, kolaborazio sendo eta jarraitutakora pasatuz.

Mugaz Haraindiko CoP jardunaldietan lantzen diren gaiak, hauek dira:

1.Taldea: Enpresekiko erlazioa (etorkizuneko konpetentziak)
2. Taldea: Berrikuntza eta Formakuntza zentruen Zuzendaritza (kalitatea kudeaketan eta berrikuntza zentroetan)
3. Taldea: Formakuntza Duala eta Apprentissage  (etorkizuneko konpetentziak)
4. Taldea: Metodologia berriak eta formakuntzaren digitalizazioa 
5. Taldea: Lanbide Heziketaren Nazioartekotzea. 
6. Taldea : Ekintzailetza (ikasleekin sentsibilizazioa, irakasleei formakuntza)

cop1.jpg   cop2.jpg

cop3.jpg   cop4.jpg