Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Unibertsitatearekiko harremanak

- Baliozkotzeko kredituak jakiteko: https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm

- Haztatzeko proposamenak BATX

- Ezaguera-adarretarako LHko Familia Profesionalen adskripzioa - jakintzu adarrak

  • Goi-mailako prestakuntza-zikloko titulu bat duten ikasleak unibertsitatera joan daitezke modu zuzenean (probarik gabe). Unibertsitatera sartzeko nota (USN) zikloko batez besteko nota izango da.
  • Ikasle horiek azterketa egin ahal izango dute irakasgaien nota hobetzeko, baita irakasgai ardatz nagusietan ere (gehienez ere lau ariketa). Gradura sartzeko nota (GSN) Batxilergoko ikasleen kasuan bezala kalkulatuko da. 310/2016 Errege dekretoaren arabera
  • Zikloko lanbide-arloak lehentasuna izango du harekin lotutako ezagutza-adarreko graduetara sartzeko.
  • Unibertsitate publikoek kasuan kasuko onarpen nota erabiliko dute plazak esleitzeko orduan. Jarraian adierazten den formula erabiliz kalkulatuko da nota, eta hiru dezimalekin adieraziko da.

Onarpen-nota (GSN) = USN + C1* M1 + C2* M2 + C3*M3

USN = Prestakuntza-zikloko batez besteko nota

M1, M2 eta M3 = Onarpen-nota hobea lortzeko gainditutako ariketen kalifikazioak.

C1, C2 eta C3 = Haztapen-parametroak Gehiago jakin nahi baduzu, sartu www.ehu.eus webgunera.

2019-2020 ikasturterako, badaude 4 urtetan ordez 3 urtetan burutu daitezkeen lanbide-heziketako ziklo jakin batzuei egokitutako unibertsitate graduakm Mekatronika Industrialean eta Mekanizazioan adibidez. 2 + 3 lerroa deitzen diogu.

Gaur egun, baliozkotze ofizialen zerrenda EHUrekin adostua dago; burututako zikloaren eta egin nahi den graduaren arabera, kreditu kopuru jakin bat baliozkotzen da, 20-30 kreditu batez beste, 54 kreditura iritsirik Sareko informatika-sistemen administrazioa zikloa burutu dutenentzat.

Informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/informazioa/lh-eta-unibertsitatea/web01-a2hlanhz/eu/ 

https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/sartzeko-bideak-eta-probak/goi-mailako-heziketa-zikloak 

Sarbide probak

uni