Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

IkasMugiCar: ikasleen %70ak ez du autorik erabiltzen

2025-10-31T19:10:00+01:00 2025-10-31T19:10:00+01:00 2025-10-31T19:10:00+01:00
IkasMugiCar: ikasleen %70ak ez du autorik erabiltzen

Gipuzkoako Lanbide Heziketa Publikoko ikasleak. Mugikortasun jasangarriago baten bidean.

- Gipuzkoako Lanbide Heziketa Publikoko 2.792 ikasleen erantzunak jaso dira

 Ikaslan Gipuzkoa, Codesyntaxekin eta DonBosco LHIIkin elkarlanean, Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sareak ingurumenarekin duen konpromisoa kontuan hartuta Ikasleak eta Irakasleak kotxea partekatzeko IkasMugiCar APPa sortu du.

 

Ikaslan Gipuzkoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Publikoko 27 ikastetxeetan egin duen ikerketa baten emaitzetako bat izan da APParen sorrera. Izan ere, inkesta baten bidez aipatutako ikastetxeetako Lhko ikasleei galdetu zaie zein garraio mota erabiltzen duten ikastetxera joateko, edo kotxea partekatzeko prest dauden, zergaitik erabiltzen duten kotxe pribatua, eta abar.  Zuzeneko 2.786 erantzun  jaso dira, eta hauetan oinarrituaz, ikaslegoaren gehiena ikastetxeetara oinez edo zerbitzu pubikoan joaten bada ere, ikaslegoaren herenak kotxea erabiltzen duela jakin ahal izan da. Era berean, ikerketa berean ikasleei ea kotxea partekatzeko prest dauden galdetu zaienean, ikasle gehienak baietz erantzun dute.

 

 

Ikerketa hau egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapeneko saileko dirulaguntza izan du Ikaslan Gipuzkoak eta Don Bosco LHIIko Mugikortasun seguru eta jasangarrirako Heziketa Zikloko Ikasleekin eta irakasleekin ere lan egin du, txostenak, modeloak aztertu, proba pilotoak eta erronka bat ere prestatu dutelarik ikasgelan lantzeko.

 

Ikaslan Gipuzkoak bere ildo estrategikoei jarraituaz, alde ekonomikoari, sozialari eta ingurumenari erreparatzen dio, hiru aldeen arteko oreka mantentzeko asmoarekin lan eginez. Gipuzkoako Lanbide Heziketa Publikoko ikastetxeetako ikasle eta irakasleentzako IkasMugicar APPa sortu eta honen bitartez kotxea partekatzea lortu nahi da, ikasleen jasangarritasunean pauso berri bat emanez eta komunitatea sortuz.

 

 

IkasMugiCar APPa bereziki sortua izan da pertsonen pribatutasuna, segurtasuna eta konfidantza bermatzeko. Ikasturte bakoitzean 12.000 ikasle inguru biltzen dira Gipuzkoako LH ikastetxe publikoetan, eta horietatik heren bat, gutxi gorabehera, emakumeak dira. Ikasleen artean mugikortasun jasangarria sustatzera bideratutako IkasmugiCar proiektuaren esparruan funtsezkotzat jo da egon daitezkeen desberdintasunak detektatzeko eta estrategia inklusiboagoak diseinatzeko aukera emango duen genero-ikuspegia txertatzea.

 

APPa erabili nahi duten ikasle edo irakasleek perfila bete beharko dute, kotxea duten edo ez, partekatzeko ibilbidearen nondik-norakoak eta orduak jarriz. IkasMugiCar aplikazioak esango dio bere ibilbidea egiten duten ikasle posibleak zein izango diren, eta elkarrekin “Matx” egiterakoan taldea sortu eta kotxea partekatu ahal izango dute. APPak berak isladatuko du egindako bidaia zein izan den eta aukera dauka partekatutako bidaiaren kostu standarra zein den ikusteko. Eta guzti hau, Garapen Jasangarrien Helburuei zuzen-zuzenean eraginez ingurugiroa babestuaz.

IkasMugicar APPa pilotaje prozesuan dago eta urrian zehar Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek erabiltzeko prest izango da. IkasMugiCar, Elkarrekin Mugitzeko!

Laster batean, datorren astean,  mugikortasunaren  ikerketaren berri emango dugu www.ikaslangipuzkoa.eus webgunean

IKASMUGICAR INFOGRAFIA 2025 copia (003).jpg

 Honek ekarriko duena da, egoeraren azterketan jaso beharreko informazioei buruzko ekarpenak egitea, proiektuan bertan egon daitekeen genero-eraginaren aurretiazko ebaluazioaren ondorioz.

Ploterra-IMC DB.jpg

Ikusi Proiektuaren zehaztasunak