
Ikasleen mugikortasun jasangarria. Ikasleak garraio publikoa erabiltzearen aldekoak gara, baina, norberaren kotxea erabiltzen dutenentzat, konpartitzeko APPa da hau 2024-2025 ikasturtean garatu eta 2025-2026ean martxan jarriko dena.
IkasMugiCar, 2030 Garapen jasangarrien helburuekin bat dator puntu hauetan:
- 4. Helburua: Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. Hezkuntza bidez gizarte berdintasunerako tresna izatea.
- Helburua: Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko, Co2 emisioak murriztea eta airearen kalitatea hobetzea.
Lau ekimen nagusi ditu proiektuak:
- Lanbide Heziketako ikasleekin Trantsizio ekologikorako eta berderako gaitasunak garatzea, horretarako ikasturtean zehar ikasleei galdeketa egingo zaie zein puntu arte erabiltzen duten ibilgailuak, nola mugitzen diren ikastetxera, mugikortasuna kopurua, fluxuak, ordutegiak, zergatiak eta nola egiten den, genero ikuspegia aldagaia kontuan izanda. Erabiliko den metodologia kuantitatiboa (inkesta) eta kualitatiboa (elkarrizketa) erabiliko da. Bukaeran bi txosten egingo dira, bat orokor eta bestea genero ikuspegia kontuan hartzen duena
- Lanbide Heziketako Ikastetxeen bidez, bi lerro landuko dira gaitasun trantsizio ekologikorako konpetentziak garatzeko:
- Galdetegiak diseinatzeko proposamenak egitea eta emaitzen inguruko azterketa egitea
- Zeharka edo zuzenean egiten duten erronketan gaitasun berdeak txertatzea
- Ikasleen artean ibilgailu komunitarioen erabilera sustatzea, mugikortasun jasangarriagoa, berdeagoa eta ekologikoagoa izateko, IkasMugiCar APPa sortuko da, Lanbide Heziketako ikasle, ibilgailuak era komunitarioan konpartitu eta erabiltzeko.
- Komunikazio bidez emaitzak, eta ekimenak zabaltzea
Honek ekarriko duena da, egoeraren azterketan jaso beharreko informazioei buruzko ekarpenak egitea, proiektuan bertan egon daitekeen genero-eraginaren aurretiazko ebaluazioaren ondorioz.