Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Lanbide Heziketako ikasleak izan dira ikasgeletara itzuli diren aurrenekoak

2020-05-26T17:13:05+02:00 2020-05-26T17:13:05+02:00 2020-05-26T17:13:05+02:00
Lanbide Heziketako ikasleak izan dira ikasgeletara itzuli diren aurrenekoak

Lanbide Heziketako zenbait ikasle jarduera presentzialera itzuli dira gaur, konfinamendua arintzeko bigarren fasea hastearekin batera. Elgoibarren Meka eta IMH ikastetxeetako ikasleak. IMHko Lanbide Heziketako zuzendari Iosu Torrealdeak eman dizkio BARRENi itzuleraren eta hartu dituzten neurri berezien gaineko xehetasunak (bideoa barruan).

Gaur ireki dituzte ikastetxeak DBH 4, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko bigarren mailako ikasleentzako Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Alabaina, ez dira ikasgeletara itzuli horretarako aukera duten ikasle guztiak, ikasketa zentro bakoitzaren esku baitago jarduera presentzialera itzultzeko erabakia. Elgoibarren, IMH eta Meka ikastetxeetako ikasle gutxi batzuk hasi dira gaur klaseak aurrez aurre jasotzen.