Lanbide Heziketako 27 ikastetxe publikok osatzen dute Ikaslan Gipuzkoa.
Hasierako Prestakuntzan 10.787 ikasle aritzen dira Erdi-Mailako, Goi-Mailako eta Oinarrizko Prestakuntzako 94 ziklotan banatuta. Guztiak bilduta, 20 lanbide-arlo hartzen dituzte.
Bizi osorako ikaskuntzan ere langabetu eta langileentzako, arlo guztietako, 400 ikastarotik gora ematen dira gure ikastetxeetan.
Urrutiko ikasketak ere baditugu BIRTLH LHII, "on-line" 7 arlo diferenteetan: Administrazioa/Kudeaketa, Elektrizitate/Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa, Informatika/komunikazioa, Ostalaritza/Turismoa, Osasungintza eta Gizarte eta kultur zerbitzuetan.