1. Xedea
Ikaslan Gipuzkoak, Lanbide Heziketako Ikastetxe publikoen sarea izanik, etorkizuneko lanbide heziketa sustatzea du helburu. Horretarako lankidetzan oinarritzen da eta hezkuntza komunitateari laguntzen dio haren bidelagun, ordezkari edota bitartekari izanez, bertako zein nazioarteko eragileen aurrean. Hori guztia izaera publikoarekiko, arlo sozioekonomikoarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa presente edukiz burutzen du.
2. Ikuspegia
Gipuzkoako Lanbide Heziketaren erreferentea den bidelagun hurbila izan nahi du, zubi lanean eta lankidetzan modu berritzailean arituko dena eta etorkizuneko erabaki estrategikoen parte izango dena.
3. Balioak
Elkarlana:
Ikaslan Gipuzkoa sarea izanik bere baitan darama elkarlanean aritzeko apustua. Sare horretan, ikastetxeen bidelagun izan nahi du, ikusmira bertako zein nazioarteko proiektuetan jarriz.
Gizarte kohesioa:
Ezberdinkeriarik gabeko gizarte baten aldeko filosofiaz dihardu Ikaslan Gipuzkoak. Inklusioa eta aukera berdintasuna bermatzeko ahalegina zeharkako lerro ditu bere jardunean.
Parekotasuna:
Ikaslan Gipuzkoa bere jardueraren eta Lanbide Heziketaren eremu osoan parekotasuna bermatzeko lanean aritzen da.
Egokitzeko gaitasuna:
Hain aldakorra den gizarte honetan, Ikaslan Gipuzkoak argi du etengabe garai eta behar berriei erantzuteko prest egon behar duela lehiakorra izanez. Hori dela eta, beti hobetzeko grinez jokatzen du.
Iraunkortasuna:
Ikaslan Gipuzkoak bere jarduera burutzerakoan, alde ekonomikoari, sozialari eta ingurumenari erreparatzen dio, hiru aldeen arteko oreka mantentzeko asmoarekin.
Kudeaketa zintzoa:
Ikaslan Gipuzkoak bere jarduera, gardentasun osoz, partaidetzan oinarrituz eta eraginkortasunez burutzen du.
Euskalduna:
Ikaslan Gipuzkoa Euskararen erabileraren eta sustapenaren alde lanean aritzen da.
Gertutasuna eta konfiantza:
Ikaslan Gipuzkoak eskaintzen duen zerbitzuaren eta arretaren kalitatea bereziki zaintzen du. Tratu hurbila eta atsegina eskaintzen du eta erantzun onena emateko konpromisoa dauka.
4. Formulazio estrategikoa: Ardatz eta Helburu Estrategikoak
Komunikazioa
- H.1.1 Ikaslan Gipuzkoa eta Lanbide Heziketa are eta gehiago ezagutarazi eta balioan jarri
- H.1.2 Juntaren eta bulego teknikoaren arteko komunikazioan sakondu
- H.1.3 Juntaren, asanblearen eta LHko eragileen arteko komunikaziorako zubiak eraiki
Kudeaketa
- H.2.1 Ikaslan Gipuzkoako kudeaketa tekniko-operatiboaren eraginkortasunean eta jasangarritasunean eta digitalizazioan sakontzea
- H.2.2 Ikaslan Gipuzkoako Juntaren osaera justua bermatu
Kudeaketa
- H.3.1 Aliantza filosofia sendotu
- H.3.2 Estrategikoak izan daitezkeen aliantza berriak sustatu
Pertsonak
- H.4.1 Erakunde barruko pertsonek Ikaslan Gipuzkoako balioak eta egiteko moduak bere sentitzea; pertenentzia sustatzea.
- H.4.2 Talentua eta garapena bultzatzea
- H.4.3 Ongizatea garatzea
Zerbitzuak
- H.5.1 Ikaslan Gipuzkoako partaideen formazioa aukerak zabaltzea
- H.5.2 Orientazio eta informazio saioen antolaketan eta eraginkortasunean sakontzea
- H.5.3 Nazioarteko proiektuetan sakontzea
- H.5.4 Ikastetxeetako eragile desberdinen arteko sareak eratzeko euskarriak eskaintzea
Hezkuntza Sistema
- H.6.1 Lanbide Heziketa, indartzea, partekatzea eta hobetzea, hezkuntza munduan eta arlo sozioekonomikoan
- H. 6.2. Euskararen erabilera sustatu.
Garapen Jasangarria
- H.7.1 Ikaslan Gipuzkoa komunitatean jasangarritasunaren ikuspegia sendotzea
- H.7.2 Parekotasunean oinarritutako estrategiak eta ekimenak lantzea