Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Fabrikazio mekanikoa Fabrikazio mekanikoko diseinua

Fabrikazio mekanikoko diseinua

FamiliaFabrikazio mekanikoa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.

• Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak asmatzeko eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egiteko eta proba-planak ezartzeko.
• Diseinatutako produktuak fabrikatzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean edukitzeko.
• Osagaiak eta materialak hautatzeko, fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
• Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzeko.
• Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehazteko, horren funtzioa eta parametroak finkatuta.
• Multzoko eta fabrikazioko planoak industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marrazteko, CADeko softwarea eta tresneria erabilita.
• Diseinuan aldaketak egiteko, prototipoaren fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
• Moldeen diseinua optimizatzeko, horiek bete eta hozteko prozesua simulatuta, eta, hala, moldatutako produktuen kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako baliabide energetikoak optimizatzeko.
• Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko osagarria (erabilera- eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta ordezko piezak, besteak beste) prestatu, antolatu eta egunean edukitzeko, baliabide ofimatikoak erabilita.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Delineatzaile proiektugilea.
• Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
• Produktuen garapeneko teknikaria.
• Matrizeen garapeneko teknikaria.
• Lanabesen garapeneko teknikaria.
• Moldeen garapeneko teknikaria.
• Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek metalak, polimeroak, elastomeroak eta material konposatuak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Fabrikazioaren automatizazioa 198
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua  140
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua  120
Produktu mekanikoen diseinua  297
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua  240
Enpresa eta ekimen sortzailea  60
Lantokiko prestakuntza  360
Laneko prestakuntza eta orientabidea  99
Ingeles teknikoa  40
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua  50
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa  198
Fabrikazio mekanikoko teknikak 198

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Miguel Altuna LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA+Ethazi
CIFP IMH Makina Erremintaren Institutua LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza + Ethazi + Heziketa DUALA
CIFP Gizarte Berrikuntzako LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezOn-line
CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEthazi
CIFP Armeria Eskola LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez eta gauez