Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Instalazio elektriko eta automatikoak

Instalazio elektriko eta automatikoak

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.

• Instalazioak eta tresneriak konfiguratzeko eta kalkulatzeko.
• Behe-tentsioko banaketa-sareetako osagaiak eta elementu osagarriak muntatzeko.
• Eraikinetako instalazio elektrikoekin eta automatizatuekin eta telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta kanalizazioak muntatzeko.
• Makina elektriko estatikoak eta birakariak instalatzeko eta mantentzeko.
• Instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
• Muntaiarekin eta mantentzearekin lotzen den logistika ezartzeko.
• Aurrekontuak, dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzeko.
• Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du Behe-tentsioko instalatzaile baimenduen txartelean eskatzen den jakintza-maila, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak, sistema domotikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
• Eraikuntzako argiketaria.
• Industria-argiketaria.
• Mantentze-argiketaria.
• Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
• Antenen instalatzailea/mantentzailea.
• Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
• Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
• Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko txartela eta espezialitateak.
• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Industria-automatismoak 264
Elektronika 132
Elektroteknia 198
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak 105
Ingeles teknikoa 33
Banaketa-instalazioak 105
Instalazio domotikoak 126
Barneko instalazio elektrikoak 297
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 66
Makina elektrikoak 126

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Tolosaldea LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza+Ethazi
CIFP Miguel Altuna LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunezHeziketa DUALA
CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP Bidasoa LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEskaintza partziala
CIFP Gizarte Berrikuntzako LHIIErdi mailakoaA ereduaGauezESKAINTZA PARTZIALA BAKARRIK
CIFP Usurbil LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
CIFP Armeria Eskola LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez