Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

HEZIBI

Hezibi programa

Zer da  hezibi programa?

HEZIBI programak barne hartzen ditu hurrengo bi dirulaguntza motak. Aipatu dirulaguntzak arautuak daude Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, biek, emandako Agindu bateratuan, 2012ko urriaren 3an.

1. Hezibi-enpresak

Formakuntza edota ikaskuntza kontratua gauzatzea, gutxienez urte batekoa dena, hurrengoekin:

  • Heziketa-zikloa ikasten ari diren ikasleak; baldin eta Hezkuntzak baimentzen badu prestakuntza hori Lanbide-heziketa dualeko proiektu  bihurtzea.  
  • Profesionaltasun-ziurtagira lortzeko prestakuntza ikasten ari diren ikasleak; baldin eta Lanbidek baimentzen badu prestakuntza horren txandakako Lanbide-heziketa dualeko proiektua.

Izenpetu duten enpresek, askoz jota, 2000,00 euroko dirulaguntza jasoko dute urteko

 2.Hezibi-formakuntza erakundeak

Profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako ikas-ekinezko prestakuntza-proiektu bat onartuz gero, dirulaguntza bat emango zaio prestakuntza-zentroari. Dirulaguntza 400 eurokoa izango da, parte hartzen duen ikasle bakoitzeko bitartekotza, kudeaketa eta tutoretza-jarduera osagarriak finantzatzeko.

Nola eskatu dezake enpresak dirulaguntza hau?

HEZIBI programaren dirulaguntzak  Formación de Lanbide LAN-F izeneko aplikatiboaren bidez kudeatu  behar dira.

Era berean,HEZIBI programaren inguruko tramite oro aipatu aplikatiboaren bidez egingo dira. Hori dela-eta, behar-beharrezkoa da enpresak sisteman erregistratzea, horrela Lanbidek pasa-hitzak helaraziko dizkio enpresari, eta enpresak dagozkion gestioak kudeatu ahalko ditu LAN_F aplikazioaren bitartez.

1.pausua: Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartzean pantailaren agertzen diren datu guztiak bete behar dira. Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira.

  • Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  • Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  • Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du.

2.pausua: Sisteman sartu- Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzean hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.

Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta  jarduketak egin ahalko dira.

RESOLUCIÓN de 10 de junio de 2022, de la Directora General de Lanbide-Servicio Vasco de
Empleo, por la que se asignan recursos económicos destinados a la financiación, en el año
2022, de las ayudas previstas en la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras
de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se
establecen las bases reguladoras del programa HEZIBI de formación y trabajo en alternancia
para jóvenes
LANBIDE.png