Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Enpresak FP

Enpresentzako Lanbide Heziketako informazioa

Webgune honetan enpresentzat Lanbide Heziketako informazioa partekatu nahi da: Duala, Lehen Aukera eta abar.

LEHEN AUKERA (Lanbide)

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Kontratazioagatiko diru-laguntza. Lehen Aukera 2026.

Egik klik hemen

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/lak-2026/web01-tramite/eu/ 

Lehen Aukera izeneko programak neurri-sorta bat jasotzen du, 30 urtez azpiko pertsonen enplegarritasuna hobetzeko eta laneratzea sendotzeko, haien lehenengo esperientzia profesionalaren bitartez. Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie enpresei, beren titulazioarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak kontratatu ditzaten.

DESKRIBAPENA ETA ZEHAZTASUNAK

Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie enpresei, beren titulazioarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak kontratatu ditzaten.

Irakurri ikusi bideoak eta lagunduko dizugu Ikastetxeetatik edo Ikaslan Gipuzkoatik Telefono hauetara deituta:

- Ikastetxeak

- Enpresak

Kontuan izan Lehen Aukera prozesua, kontratazio aurretik egin behar dela.

Ikusi prozesua nola egin pausoz-pauso: https://www.lanbide.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/lak-2026/weblan00-content/eu/ 

  1. Enpresak, ESKAINTZA ESKABIDEA bete beharko du eta Ikaslan Gipuzkoara bidali.
  2. Lanbideko sisteman agertuko da lan eskaintza.
  3. Profila betetzen duten langabetuen zerrenda jasoko du enpresak, bat aukeratu beharko du.
  4. Kontratua egin eta sinatu
  5. Enpresak Lehen Aukera diru laguntza jasotzeko dokumentazioa igo Lanbideko egoitza elektronikoaren bidez.

- Ikasle titulatua

  • Ikaslea (30 urte baino gutxiago)
    • 1. Lanbiden alta eskatu
    • 2. Lanbideko Orientatzailearekin ordua eskatu
      • Titulua edo “carta de pago” eraman.
      • Lanbideko orientatzailearekin egunean jarri.
    • 3. Gazte Bermean alta eskatu (aukeran) 4. Egun batez behintzat langabezian egon beharko du.

- Ikaslan Gipuzkoa Entitate kolaboratzailearen kontaktuak

-Ikasoarsoaldea bitartekaritza: 655806498 (CristinaPerez) ikasoarsoaldea@ikaslangipuzkoa.eus
-Ikaslan Bulegoa: 943376532 edo 627055487 (Maite Arocena) ikaslan@ikaslangipuzkoa.net
-Urolakosta bitartekaritza: 645284300 (Laura Prada) ikasurolakosta@ikaslangipuzkoa.eus

- 2024ko bideo tutoriala

download.png

------------------------------------------------------------------------------------

Duala Lantokian eta ikastetxean: ikasi eta Lan batera

Zure lantokian ikasle bat izan nahi duzu Duala (Praktikak) egiten? Egin eskaera hemen

  • Egun Euskal Herriko Lanbide Heziketa osoa Duala da ikaslearen ikasketen zati bat ikastetxean egiten da eta beste zati bat enpresan.

  • Bi eretako Dualak daude:

    • Dual orokorra: Enpresarekiko kontratu-loturarik Gabe, (lehengo Enpresa Praktikaldia)

      • Martxoan hasi eta maiatza bukaerararte, egunero enpresan 7-8 ordu
      • ...
    • Dual intentsiboa: Enpresarekiko kontratu-loturarekin, Ikas-ekinezko Prestakuntzarako Kontratu baten bidez. Baita enpresak ordaindutako beka baten bidez ere. Beka-modalitate hau 2028ko abenduaren amaierara arte erabili ahal izango da. Ikaslearen-Enpresako SSak %90ko obaria dauka.

      •  Ekaina erdialdean hasten da 7-8 ordura enpresan uztaila amaiera arte
      • Irailetik martxora arte modalitate diferenteak izan dezake, enpresak eta ikastetxeak adostuta:
        • 4 ordu enpresan eta beste 4 ordu ikastetxean
        • 2 egun enpresan - 3 egun ikastetxean
        • ...
    • Ikastetxean erreferentziako tutore bat izango du
    • Enpresan instruktore bat izango du
  • Zer da ikasketa Duala, ikasi eta lana batera? egin klik eta hemen ikusiko duzu
  • Zein arlotan eskatu dezakezu ikasle batek zure enpresan Duala egitea? Egin klik hemen
  • Ikasleak derrigorrez 1. mailan 16 egun egin behar ditu enpresan
  • 2. Mailan 2 erara egin dezake, Orokorrean edo Intentsiboan


bannerra-duala.jpg

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Erreforma laborala

32/2021 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriena.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Txandakako prestakuntza-kontratua eta praktika profesionala lortzeko kontratua


1065/2025 Errege Dekretua, azaroaren 26koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11. artikuluan aurreikusitako prestakuntza-kontratuaren araubidea garatzen duena (testu bategin hori urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hezibi

HEZIBI programak barne hartzen ditu hurrengo bi dirulaguntza motak. Aipatu dirulaguntzak arautuak daude Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, biek, emandako Agindu bateratuan, 2012ko urriaren 3an.

1. Hezibi-enpresak

Formakuntza edota ikaskuntza kontratua gauzatzea, gutxienez urte batekoa dena, hurrengoekin:

  • Heziketa-zikloa ikasten ari diren ikasleak; baldin eta Hezkuntzak baimentzen badu prestakuntza hori Lanbide-heziketa dualeko proiektu  bihurtzea.  
  • Profesionaltasun-ziurtagira lortzeko prestakuntza ikasten ari diren ikasleak; baldin eta Lanbidek baimentzen badu prestakuntza horren txandakako Lanbide-heziketa dualeko proiektua.

Izenpetu duten enpresek, askoz jota, 2000,00 euroko dirulaguntza jasoko dute urteko

https://www.lanbide.euskadi.eus/hezibi-programa/weblan00-content/eu/ 

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/hezibi-enpresa/web01-tramite/eu/

Lanbide · Euskal Enplegu Zerbitzua

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

KUTXAFUNDAZIOA-TIPOGRÁFICO.jpgjaurlaritza.jpgfp.jpg  GipuzkoaFA-ona.jpgIkaslanEuskadi.jpg

IVAC-EII-logo.png   Logo-Motxilak2022.png   ikasguneapq.jpg