LH Dualaren abantailak enpresentzat
Asko dira egun heziketa eta ikaskuntza eredu honetan parte hartzen ari diren Euskadiko enpresak, eta askotarikoak parte hartze horrek enpresei dakarzkien onurak:
- Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
- Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
- Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.
Kontratu bidezko modalitateak honako pizgarri ekonomiko hauek aurreikusten ditu:
- LANBIDE zerbitzuaren diru-laguntza.
- %100rainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotetan.
%90
DA ENPRESEN GOGOBETETASUN-MAILA
%70
DIRA KONTRATUA LORTU DUTEN IKASLEAK
LH Dualaren MODELOAK
2 urteko modalitateak
2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.800 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. IKASTAROA | 2. IKASTAROA |
---|---|
Ikastetxea bakarrik |
Ikastetxea |
Enpresa |
3 urteko modalitateak
3 urteko planen helburua da ekoizpen-prozesu konplexuak direla-eta enpresek dituzten beharrei behar bezalako erantzuna emango dien espezializazio bat eskuratzea; 3.400 eta 4.700 ordu arteko iraupena dute osotara.
1. IKASTAROA | 2. IKASTAROA | 3. IKASTAROA |
---|---|---|
Ikastetxea bakarrik |
Ikastetxea | Ikastetxea |
Enpresa | Enpresa |
Plan biek 83/2015 Dekretuaren babesa dute eta bi modu hauetara gauza daitezke:
- Txandakako prestakuntzarako kontratu baten bitartez: modalitate honetako ikasleek Lanbide zerbitzuan izena emandako langabetuak izan beharko dute.
- Beka bidez: Gizarte-segurantzarako kotizatzen du eta antzeko ordainsariak jasotzen dituzte (hobariak egon daitezke). Espezializazio programei babesa ematen die.
Egin beharreko urratsak
- Txandakako Lanbide Heziketa Dualaren ereduan interesatuta dauden enpresak harremanetan jarri beharko dira EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxe publiko edo baimenduetako pribatuetakoren batekin edo CONFEBASKeko ADEGI, CEBEK edo SEA-Arabako Enpresariak kideekin, eta proiektuan parte hartzeko beren interesa jakinarazi.
- Programa datorren eskola-ikasturtean nola abiatu planifikatu ahal izateko, enpresak zer lanbide-profila lortu nahi duen jakinarazi beharko dio ikastetxeari.
- Ondoren, ikastetxeak hautagai posible batzuk proposatuko dizkio enpresari.
- Enpresak bere eskakizun eta aurreikuspenetara gehien egokitzen den ikaslea hautatuko du.
- Ikastetxeak eta enpresak ikaskuntza-heziketa-lan plan bat zehaztuko dute ikaslearentzat. Planak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren baimena beharko du.
- 6. Enpresak eta ikastetxeak tutore bana izendatuko dute; lan/beka kontratu bat formalizatuko da ikaslearekin, eta hitzarmen bat ikastetxearekin.