Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Profesionaltasun ziurtagiria

Zer dira profesionaltasun-ziurtagiriak / Ikasketak egiaztatzea 

Profesionaltasun-ziurtagiriak lan-administrazioaren eremuan lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

Profesionaltasun Ziurtagiria

Zer dira profesionaltasun-ziurtagiriak?

Lanbide · Euskal Enplegu Zerbitzua / Servicio Vasco de Empleo

Informazio-liburuxka

A) Profesionaltasun-ziurtagirien bilatzailea

Profesionaltasun-ziurtagiriak lanbide-familietan antolatzen dira, eta familia horietan hainbat arlo eta maila bereizten dira. Horrenbestez, 26 lanbide-familia definitu dira, eta hiru kualifikazio-maila, lan-jarduera bakoitzerako behar diren ezagutzak, ekimena, autonomia eta erantzukizuna zer mailakoak diren kontuan hartuta.

Jakin zer ziurtagiri dauden lotuta zure lanbide-familiarekin edo aurkitu gehien interesatzen zaizuna bilatzaile librearen bidez.

B) Nola lor ditzakezu?

Bi bidetatik lortzen dira:

Ikastaroa ziurtagiria eskuratzeko urrats bat baino ez bada, Egiaztapen Partzial Metagarria eskatu beharko duzu. Ziurtagiria eskuratzeko modulu guztiak egindakoan, Profesionaltasun-ziurtagiria eskatu ahal izango duzu.

Bi kasuetan, hauxe da prozedura:

C) Egiaztatze-prozesua eta eskabidea

D) Baliokideak al dira Lanbide Heziketarekin?

Profesionaltasun-ziurtagiriak blokeka antolatuta daude, prestakuntza-modulu deritzen bloketan, eta horien bidez kualifikaziorako ibilbide pertsonalizatu bat egituratu daiteke. Hala, Hezkuntza administrazioak aukera du Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen gaitasun-unitateak baliozkotzeko. Era horretara, LHko titulu arautu bat lortzea errazten da.

Baliokidetasun eta egiaztagiri horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren bidez arauturik daude (CNCP).

Erne: Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko Lanbidek zuzenean kudeatzen ez dituen prestakuntza-jardueretan, eta bereziki Online ikastaroetan, begiratu behar da ea emandako prestakuntza zuzenean egiaztagarria den edo Esperientzia Egiaztatzeko Egituran parte hartuz soilik egiazta daitekeen (1224/2009) ED); halakoetan, 2 urtetik gorako esperientzia profesionala egiaztatu beharko du interesdunak, eta egiaztatzeko proba bat gainditu beharko du.

Gaitasunak egiaztatzea:

https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/bitartekaritza-formazio-eta-orientazio-zerbitzua/ikasketak-gaitasunak-egiaztatzea

Lan-bizitza SMS bidez eskatzea
https://w7.seg-social.es/AutenticacionSMSWeb/Identificacion