LANBIDE KONPETENTZIAK EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO PROZEDURAKlikatu hemen |
Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduratzat ulertzen da lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ebaluatu eta zuzentzera bideratutako jardunen multzoa. Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan (BOE, 2009ko abuztuaren 25a) eta azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuan (EHAA, 2015eko azaroaren 18a) dago araututa.
Prozeduraren helburuak hauek dira:
a) Langileen kualifikazio- eta egiaztapen-maila hobetzea, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektoreen kualifikazio-beharrizanei erantzuteko eta, horrela, etengabeko ikaskuntza sustatzeko.
b) Aukera-berdintasuna bultzatzea, trebakuntzaren bidez eta kualifikazioak, oinarrizko edo zeharkako ikaskuntzak eta informalak aitortuz, dibertsitatea aintzat hartuta.
c) Pertsonei beren ikaskuntza ez-formal eta informalak baliatzeko aukera ematea, laneratzea eta lan-merkatuan zirkulazio askea ahalbidetuz, haien aurrerabide profesionala suspertzeko.
d) Pertsonak motibatzea bizialdi osoko ikaskuntzarako eta lanbide-kualifikazioa areagotzeko, egiaztapen partzial metagarria lortzeko aukerak eskainiz, profesionaltasun-ziurtagiria edo lanbide-heziketako titulua lortzera bideratutako prestakuntza osatu dezaten.
Ebaluazioa prozesu egituratu baten bidez egiten da. Horren bitartez egiaztatzen da pertsona baten lanbide-konpetentziak betetzen ote dituen ala ez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-ataletan zehaztutako gauzatzeak eta gauzatze-irizpideak. Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurek, ezarritako eskakizunek eta ondorioek Estatuko lurralde osoan dute hedadura eta baliozkotasuna.
Ikasketak eta Gaitasunak egiaztatzeko:
- Deialdiak ikusteko Klikatu Hemen
- Araudia
- Deialdia
Nafarroako Gobernuko argibideak: