Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Profesionaltasun-Ziurtagiria

Zein IKASTAROAK dauden IKUSI (LANBIDE)

Zer da?

Profesionaltasun-Ziurtagiri bat da Enplegu Sailak ematen duen dokumentu ofiziala. Haren bidez, egiaztatzen da pertsona horrek badituela lan-jarduera jakin bat egiteko beharrezko konpetentzia profesionalak.

Profesionaltasun-Ziurtagiriak 1, 2 eta 3. mailakoak dira.

Nola lortzen da?

- Formakuntzaren bidez

Prestakuntza hori bere osotasunean egin daiteke Profesionaltasun-Egiaztagiri bat eta LP moduluak eginez; orobat egin daiteke prestakuntza osatzen duten prestakuntza-unitate eta -modulu guztiak (ikastaroak) metatuz.

- Lan-esperientziaren bidez edo/eta ikaskuntza ez-formalaren bidez

Jarraian azalduko dugun egitura honen bidez:“Esperientzia egiaztatzeko egitura, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko”.

 

Zer lortzen da Profesionaltasun-Ziurtagiri batekin?

Erreferentziazko kualifikazio profesionalean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatzea (Egiaztatzen du gai zarela lan jakin bat egiteko).

Aukera ematen du prestakuntza-ibilbidean aurrera egiteko.

Zure espezialitatearen barruan profesionalki promozionatzeko aukera ematen du.

Jarduera profesionala aldatzea.

 

Zer lotura du zikloekin?

Kualifikazio profesionala, pertsona batek jarduera profesional jakin bat (lana) egiteko beharrezko konpetentziak badituela ziurtatzeko erreferentea da.

Kualifikazio profesionalak eta, beraz, ezarritako konpetentzia-atalak honela akreditatu daitezke: prestakuntza-ziklo batekin, profesionaltasun-ziurtagiri batekin edo konpetentzia aitortzeko bitartekoa baliatuz.

 

 

Horregatik, grafikoan ikusten denez, gaitasun-unitateak dira zikloen eta egiaztagirien arteko lotura. Unitate horiek berberak dira zikloetan eta egiaztagirietan. Unitate horiek gaitzen zaituzte profesionalki.

Barne-egiturari dagokionez, hauxe da bien arteko aldea: zikloetan, irakasten diren ikasgaiak lanbide-modulutan banatzen dira, eta, egiaztagirietan, berriz, prestakuntza-modulutan, eta modulu horiek prestakuntza-unitatetan (ikastaroak).

Eskuratzen diren gaitasunei dagokienez, hauxe da bien arteko alde nagusia: zikloekin, 2 kualifikazio edo gehiago akreditatzen dira, eta, ziurtagiriekin, normalean, kualifikazio bat.