Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Esperientzia Egiaztatzeko Egitura

Lanbide-esperientzia handia izan arren titulu ofizialik ez duten pertsonentzako baliabide bat da. Horrela, kualifikazio profesional batean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatu daitezke, lan-esperientziaren eta bizitzan zehar eskuratutako prestakuntza ez-formalaren gaineko analisi eta ebaluazio baten bidez.

a) Langileen kualifikazio- eta egiaztapen-maila hobetzea, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektoreen kualifikazio-beharrizanei erantzuteko eta, horrela, etengabeko ikaskuntza sustatzeko.

b) Aukera-berdintasuna bultzatzea, trebakuntzaren bidez eta kualifikazioak, oinarrizko edo zeharkako ikaskuntzak eta informalak aitortuz, dibertsitatea aintzat hartuta.

c) Pertsonei beren ikaskuntza ez-formal eta informalak baliatzeko aukera ematea, laneratzea eta lan-merkatuan zirkulazio askea ahalbidetuz, haien aurrerabide profesionala suspertzeko.

d) Pertsonak motibatzea bizialdi osoko ikaskuntzarako eta lanbide-kualifikazioa areagotzeko, egiaztapen partzial metagarria lortzeko aukerak eskainiz, profesionaltasun-ziurtagiria edo lanbide-heziketako titulua lortzera bideratutako prestakuntza osatu dezaten.

Egitura horretan sartzeko betebehar nagusia, besteak beste, lan-esperientzia egiaztatzea da edo formakuntza minimoa eta 1.go mailarako 18 urte izatea eta 2. eta 3. mailarako 20 urte.

1. mailako kualifikaziorako, bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia eta/edo egiaztatu beharreko gaitasunei lotutako 200 prestakuntza-ordu; eta, 2. eta 3. mailako kualifikaziorako, 3 urteko lan-esperientzia eta/edo 300 prestakuntza-ordu.

 

Prozedura

Lanbide-esperientzia egiaztatzeko prozesuan parte hartzeko, izena eman behar duzu, Eusko Jaurlaritzak dagokion deialdi publikoa egiten duenean.

Onartua izan ostean, prozesu batean parte hartuko duzu. Prozesu horrek ondorengo fase hauek ditu:

1. AHOLKULARITZA: Zure lanbide-sektoreko adituek zure historia aztertuko dute, eta zer gaitasun eskuratu dituzun eta zein falta zaizkizun ikusiko dute. Txosten bat egingo dute, hau adierazteko: hurrengo fasera pasatzea egokia dela edo zure lan-esperientzia osatu behar duzula prestakuntzaren bidez.

2. EBALUAZIOA: Adituen batzorde batek proben bidez ikusiko dute ea egiaztatzeko eskatu dituzun gaitasunak eskuratu dituzun.

3. ZIURTAGIRIA: Administrazioak ziurtagiri bat egingo du egiaztatutako gaitasun-unitate bakoitzeko.

Ziurtagiri horiek metatu daitezke, profesionaltasun-ziurtagiria eskatzeko edo lanbide-heziketako titulu batera sartzeko, baldin eta sartzeko baldintzak betetzen badira.

Informazio gehio Esperientzia Egiaztatzeko Egiturari buruz

kutxa.jpgjaurlaritza.jpgaldundia.jpgfp.jpg