Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

A1-3 MURGILTZE LINGUISTIKOA TOLOSAN ETA DONOSTIAN – 2012KO ABENDUAREN 13TIK 15ERA

Aurreko Murgiltzeko Linguistiko eta Kulturala egin ondoren Baionan, hurrengoa Gipuzkoan egitea erabaki zen, Tolosaren eta Donostiaren artean. Jarduera hori 1. ekintzari dagokio.

Abenduaren 13an hasiko gara, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiei ongietorria egingo zaie lehenik.  Tolosa bisitatuko dugu, eta bertako alde zaharra ere bai. Gero, hari buruz hitz egingo dugu denon artean.

Biharamunean, Tolosako Txokolatearen Museoa ikustera joango gara. Gero, Irizar autobusen enpresa bisitatuko dugu, eta amaitzeko, egindako bisitaldiei eta irakasleei dagozkien zenbait gairi buruz eztabaidatzeko bilduko gara, hala nola metodologiak, hiztegi teknikoa, unitate didaktikoak eta 3. ekintzari (Metodologien Trukeari) dagozkion bestelako gaiak.

Amaitzeko, Murgiltze Linguistikoa neurtzeko eta baloratzeko bilera bat egingo da abenduaren 15ean. Bilera horretan, hobekuntzak ere proposatuko dira 2013an egingo diren hurrengo bileretarako.

 

Parte-hartzaileak:

  • ikaslan logoa IKASLAN GIPUZKOA

 

  • chambre de metiers logoa CHAMBRES DE METIERS ET DE L'ARTISANAT DES PYRENEES ATLANTIQUES

 

 

Dirulaguntzaileak

ctp logoacooperacion territorial logoaue feder logoa