Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

A1-3 MURGILTZE LINGUISTIKOA BAIONAN – 2012KO AZAROAREN 29TIK ABENDUAREN 1ERA

Baionako CMA64 ganberaren inaugurazioaren karietara, Baionan Murgiltze Linguistiko eta Kulturala egitea erabaki zen (1. ekintza).

Azaroaren 29an hasiko gara, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiei agurra egingo zaie lehenik.  Chambre de Métiers ikustera joango gara, eta gaia kokatzeko, Baionako Euskal Museoa bisitatuko dugu. Gero, hari buruz hitz egingo dugu denon artean.

Biharamunean, CMA64 ganberaren inaugurazioa egingo da, eta amaitzeko, irakasleei dagozkien zenbait gairi buruz eztabaidatzeko bilduko gara, hala nola metodologiak, hiztegi teknikoa, unitate didaktikoak eta 3. ekintzari (Metodologien Trukeari) dagozkion bestelako gaiak.

Amaitzeko, Murgiltze Linguistikoa neurtzeko eta baloratzeko bilera bat egingo da abenduaren 1ean. Bilera horretan, hobekuntzak ere proposatuko dira hurrengo topaketarako, Gipuzkoan egingo dena abenduaren 13tik 15era bitartean.

 

Parte-hartzaileak:

  • ikaslan logoa IKASLAN GIPUZKOA

 

  • chambre de metiers logoa CHAMBRES DE METIERS ET DE L'ARTISANAT DES PYRENEES ATLANTIQUES

 

 

Dirulaguntzaileak

ctp logoacooperacion territorial logoaue feder logoa