Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

ERASMUS+

2020-03-29T23:55:00+02:00 2020-03-29T23:55:00+02:00 2020-03-29T23:55:00+02:00
ERASMUS+

2020-03-29 Suediatik etorri diren azken 5 ikasleak etxean daude. Europan zehar erasmus+ egiten geratu diren ikasleak 45 dira. Lantokiko Praktikak bukatzen dituztenean etorriko dira.

2020-03-26. Lituaniatik, Erresuma Batutik eta Vienatik datozen ikasleak  heldu dira etxera.

Lituaniacovid19.jpg

2020-03-25. Lituaniatik, Erresuma Batutik eta Vienatik datozen ikasleak etxerako bidean daude. 

2020-03-21 CoVid19k eragindako oztopoen gainetik, Poloniako Ikaslaneko erasmus+ Lanbide Heziketako ikasleak etxean. Zoragarria Ikaslan Mobilityk eginiko lana. Mila esker ekipo! Beste ikasleak etxeratzeko ahaleginean eta lanean ari gara. Lortuko dugu!

https://twitter.com/ikaslangipuzkoa/status/1241391999430918145

Polonia-etxera.jpg

2020-03-20 Etxera bueltatzea eskatu dutenei  jatorrizko herrialdetik irteteko hegaldia lortzeko ahaleginetan ari gara, baina arazoak daude eskala egin behar diren aeroportuetan, beraz ikasleak jatorrizko Herrialdeetan jarraitu beharko dute, egoera normalizatu arte.  Ikaslan ez da arduratuko Covid19aren ondorioz tarteko  aireportuetan gertatzen diren egoeretaz, edo hegaldiaren goraberen  ondorioz sortzen diren egoerataz.

Ikasleek AXA osasun asegurua dute asegurua dute eta Coronavirus inguruko orientazioa behar bada hemen duzue kontaktua eta aholkuak:

Koronabirusari buruz Zalantzarik baduzu, deitu AXA aseguru etxera,  zenbaki honetara 910 782 197 (Eskuragarri 24/7). Eskura izan zure aseguru poliza zenbakia.
- Babestu zu eta zureak
- Garbitu eskuak Ura eta xaboiav erabili
- Metro bateko distantzia mantendu, gutxi gorabehera.
- Estali ahoa ukondoarekin eta sudurra eztul edo doministiku egitean
Kezkaren bat baduzu edo medikura joan behar bazara, Gurekin harremanetan jarri, zuretzat prestatutako telefono-lineara.

2020-03-16 Egoerak egunez egun eta orduz ordu aldatu egiten du eta  Ikaslan Mobilityko ikasleak  etxera etortzeko aukera zabaldu zaie eta ez bueltatzea erabakitzen dutena abisatu egin beharko du.

2020-03-13 CoronaVirusaren (COVI19) edapena eta Osasun Saileko aholkueei kasu eginez,  Ikaslan Mobility bidez Erasmus+ egiten ari diren ikasleak bueltatzeko aukera izango dute, horrela adierazten badute, horrela erabakiez gero lehen bai lehen abisatu.

2020-03-10 CoronaVirusaren (COVI19) edapena eta Osasun Saileko aholkueei kasu eginez, Ikaslan Mobility bidez Italiara joan behar diren ikaslerik ez da Herrialde horretara joango.  Italiarako Erasmus+ ikasleen irteerak hamabost egun atzeratzen dira.   Italiako , "CoronaVirus" inguruko arazoaren eboluzioa ikusi arte. Erabaki hau Eusko Jaularitzarak luzatu du. Ikusi berria Hamabost egun hauek eta gero behin betiko erabakia hartuko da. Berri gehiago ditugunean web orri hontan jarriko ditugu

SEPIE PRENTSA KOMUNIKAZIOA

-Italian, Apirilak 3ra arte,  Bertan behera geratzen dira:

- Maila guztietako eskoletako, unibertsitateetako eta arte-, musika- eta dantza-prestakuntzako erakundeetako zerbitzu eta jarduera didaktikoak.
- Ikasketa-bidaiak, trukeak eta ermandadeak, bisita gidatuak eta irteera didaktikoak, edozein motatakoak direla ere.

kutxa.jpgjaurlaritza.jpgaldundia.jpgfp.jpg