Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Ikaslan Erasmus+

Erasmus+

IKASLAN Gipuzkoa, Araba eta Bizakaiak nazioarte mailan hurrengo urtetarako diseinatutako plangintzan, ERASMUS+ programan (Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako ikasleen parte hartzeak ), lehentasunezko lekua betetzen du.

Baina esandako plangintza honek  ez du bakarrik ikasleen mugikortasuna bultzatzen, tutoreek, hezitzaileek, arlo desberdinetako arduradunek, proiektu desberdinen bidez, beste herrialdeetan Lanbide Heziketaren garapenaren maila ezagutzeko ere izango dute aukera.

Era berean, beste herrialdeetako ikasleak eta hezitzaileak Euskal Herriko lanbide heziketako garapena ezagutzeko edota gure inguruan dauden enpreseetan lantokiko praktikak garatzeko inbitazioak luzatzera gure ikastetxeei animatuko diegu

 

Leonardo eta Erasmus programak, nazioarteko programak dira. Hasieratik hasi ginen IKASLANEKO ikastetxeak nazioarteko proiektuetan murgiltzen. Garai hartan eta 1993tik 1996ra PETRA izena zuen programaren bidez.

1996ko urtean programak izena aldatu zuen eta LEONARDO lehenengo faseari ekin genion. Denbora tarte honetan ikastetxeen interesa handituz joan da.

Momentu honetan bi europar proiektu ditugu martxan. 2015/16 ikasturtean, 183 goi mailako ikasleak (KA103 bekak) eta 90 erdi mailako ikasleak (KA102 bekak) Europan praktikak egin ahal izango dituzte 12 asteetan zehar.

 

Ikaslan mobility Erasmus+ programetan parte hartzeko formularioak