Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Urrats Bat

UrratsBat logoaUrratsbat Eusko jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako LH-ko ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Enpresa bat sortzea ez da batere erraza; horrexegatik, Urratsbatek ikastetxeak enpresa mintegi eta berotegi bilakatzearen alde egin du. Ikastetxe bakoitzean sustatzaileek Pertsona Ekintzailearen bulegoa dute, behar bezala ekipatuta dagoena eta doan dagoena guztien eskura.

Enpresen proiektuek behar izanez gero, programaren sustatzaileek beste instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, ikastetxeetako tailerrak ikerketa fasean dauden produktuaren prototipoak egiteko, esaterako.

Gainera, ikastetxe bakoitzak enpresa proiektuen inguruan sentsibilizatzeko eta haiek dinamizatzeko pertsona bat du. Kanpoko aholkularien laguntzarekin, ikasturte bakoitzeko ikastetxeko ikasleek sustatu duten enpresa sortzeko helburu estrategikoa ezartzen da.

Programaren irakasle dinamizatzaileen lanak, talde zuzendarien lidergoak, kanpoko aholkularitzen profesionaltasunak, Tknikaren koordinazioak eta beste hainbat erakunderen baliozko lanak, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Industria Sailak, Foru Aldundiak eta bankuetxeak besteak beste, guztion artean emaitza ezinhobeak lortzea ahalbidetu dute.

Nori dago zuzendua

Urratsbat hauei dago zuzendua:

  • Maila ertaineko eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Arautu gabeko ikastaroen eta bertaratu gabekoen bitartez ikastetxearekin zerikusia duten pertsonei.

 

Eskaintzen dituen zerbitzuak

Hauek dira Urratsbat programak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Ikastetxean, prozesu osoan zehar sustatzailearen zerbitzura dagoen arduradun bat.
  • Ekintzailearen bulegoa, Ikastetxean bertan, behar bezala ekipatuta dagoena, enpresa sortzeko prozesua aurrera eramateko beharrezkoa den lana egiteko.
  • Ikastetxeko ekipamendua produktua ateratzen deneko fasean erabiltzeko aukera (ahal denean eta betiko klaseak oztopatzen ez dituenean).
  • Enpresa munduarekin zerikusia duen eta Ikastetxearekin lan egiten duen kanpo-aholkularitza, enpresaren sorreran eta garapenean, baina baita ondorengo jarraipenean ere bai. Egun, ikastetxeak Ajebask-ekin eta Gaztempresa-rekin ditu lankidetzarako hitzarmenak.

Horretaz gain, enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak ere badaude.