Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Ikaslan Ekintzailetasuna

Ekintzailetasuna

Jende askok izan du noizbait ekiteko ideiaren bat edo beste. Beraientzat ideia bikaina dena eta jarduera ekonomiko baten hasiera izan litekeena. Halere, gutxitan eramaten dira aurrera ideiak. Besteen eragina dela eta, edo ekintzailetzaren inguruan dauden usteen eraginez, desagertu egiten dira..

Hori dela-eta, espiritu ekintzailea sustatuko duen gizartea behar dugu. Motibazioa, trebakuntza eta gure ideiak egi bihurtzeko gaitasunak indartuko dituen hezkuntza. Gaur egun modu askotara ekin daiteke eta asko dira proiektua egi bihurtu duten pertsona ekintzaileak.