Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

EJE

EJE (Empresa Joven Educativa) Industri Sailarekin elkarlanean EJEsortutako hezkuntza programa bat da eta Hezkuntza Zikloetan ekintzailetza espiritua sustatzea du helburu. Hartan, ikasleek eskualdeen arteko merkatal jarduera garatzen duen enpresa sortzen dute gelan.

Europako Batasunaren ustez, EJE praktika ona adibideekin ikasteko modu desberdin bat da.

EJE esperientzia praktikoan eta kanpoko agenteekin elkarrekintzan oinarritzen den tresna pedagogikoa da (enpresa proiektu baten garapena).

 

Nori dago zuzendua

Gradu erdiko hezkuntza zikloetako ikasleei zein goi mailakoei dago zuzendua.

Ikasleek EJE metodologia bera jarraitzen duen beste enpresa baten bazkide izango den enpresa sortuko du.

Bi enpresa horien artean merkatal harremana hasiko da, produktuen katalogoak elkarri hartu eta ematean, eskaerak negoziatzean, produktuak inportatu eta esportatzean eta, azkenik, tokiko merkatuetan produktua merkaturatzean datzana.

Ejeren helburuak

EJEk ondorengoak egiteko ematen du aukera:

  • Ekiteko gaitasunaren garapena indartzea.
  • Ikasleei bertako erakundeak, instituzioak eta enpresak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko.
  • Ekiteko gaitasuna garatzeko.
  • Ikasleei bertako erakundeak, instituzioak eta enpresak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko.
  • Enpresa munduaren inguruan dituzten ideia okerrak egiaztatzeko.

Gainera, ondorengo oinarrizko gaitasunak hartzen laguntzen du:

  • Autonomia eta norberaren ekimena
  • Ikasten ikastea
  • Gizarte eta hiritartasun gaitasuna
  • Hizkuntza gaitasuna
  • Gaitasun matematikoa
  • Informazioaren trataera eta gaitasun digitala
  • Kultura eta arte gaitasuna
  • Ezagutza eta mundu fisikoarekin elkarrekintza

 

Nola funtzionatzen duen

Lanerako EJE metodologiaren bitartez, ikasleek beraien ikasketak zuzendu dezaten bilatzen da, Ikasketa aktiboaren alde egiten delarik.

Gelak bulego bihurtzen dira eta irakasleak aholkulari. Ikasleei zein irakasleei doako ikas materiala ematen zaie.

Hezkuntza departamentuak irakasle bat askatzen du ikastetxeen tutoretza bere gain hartzeko.

Hiritar aktiboak sortzea, parte hartzailea sustatu nahi da horrela, komunitateen garapenean sartzen dena eta, gainera, ekintzaileak diren pertsonak sortzen ere bai, ideiak edukitzeko eta haiek ekintza bihurtzeko gai direnak.

  • Ikasleek erronka berritzailea onartzen dute
  • Jarrera ekintzailea hartzen dute bizitzan
  • Enpresa sortzeko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzte
  • Hiritar izatea zer den hobeto ulertzen dute.