Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Erasmus +

Erasmus +

ERASMUS +

https://ikaslanmobility.net/

IKASLAN Gipuzkoa, Araba eta Bizakaiak nazioarte mailan, ERASMUS+ programan Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako ikasleen parte hartzeak, lehentasunezko lekua betetzen du.

Erasmus+ programak ikasleen mugikortasunez gain, tutoreek, hezitzaileek, arlo desberdinetako arduradunek, proiektu desberdinen bidez, beste herrialdeetan Lanbide Heziketaren garapenaren maila ezagutzeko aukera izango dute.

erasmus+.jpg

Era berean, beste herrialdeetako ikasleak, irakasleak eta hezitzaileak Euskal Herriko Lanbide Heziketako garapena ezagutzeko, edota gure inguruan dauden enpresetan lantokiko praktikak garatzeko gonbidapena luzatzen zaie ikastetxeetatik.

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ikasleek, hiru hilabeteetan, beren lanbide-profilarekin lotutako praktikak egiten dituzte  atzerriko enpresetan.

  Ikaslan,  Euskadiko Lanbide-Heziketako ikastetxe publikoak,  sareko 400 ikasle Europako enpresetara joaten dira urtero  martxoan hasi eta maiatzera bitartean, Lantokiko Praktikak egin, eta  ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortzeko azkenko pausua emanez:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua edo Txekiar Errepublika dira gazteek hartuko dituzten herrialdeak.

 Bekadun guztiek izaten aukera doazen herrialdeko hizkuntzari eta kulturari buruzko on line ikastaroa  egiteko, enpresan praktikak egin  aurretik.

 Gazteentzat esperientzia pertsonal eta profesional aberasgarria  da, eta partehartzaileen % 30ari enpresek kontratatuta jarraitzeko aukera ematen die.

 Gehienetan , atzerriko enpresetan egindako egonaldiak  aparteko motibazioa ematen die, eta Euskal Herrira itzultzean, lanbide Heziketako ikasketa gehiago egitera animatzen dira.

 Ikaslan, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, duela 30 urte hasi zen Europako proiektuaren kudeaketa lanean, eta 4000 gaztek baino gehiagok osatu dute beren prestakuntza atzerriko herrialde batean.

 Urtero egiten da Erasmus+ ekitaldia atzerrira doazen ikasleei informazioa dokumentazioa emateko: Ikusi Bideoa 

Lanbide heziketako, Erasmus+ Ikaslan Mobility,  proiektuan parte hartu nahi izanez gero Ikaslaneko ikastetxe batean matrikulatuta egotea derrigorrezkoa da.

Informazio Gehiago: 

Ikaslan mobility                 VET Mobility.jpg                    Erasmus+.JPG