Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Ekinbat!

Ekinbat!

Gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko helburuz, Zabalduz kooperatibaren Batzen proiektuarekin, Sorginlore gizarte elkartea eta Ikertze kultur elkartearekin elkarlanean ekinbat! erronkan ari gara lanean.

Lanbide Heziketako ikastetxe ezberdinekin aritu gara lanean, proiektua garatzeko beharrezko ikastetxe eta ikasleekin harremanak sendotu dira.

Desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko helburuz, Sorginlore gizarte elkartea, Ikertze kultur elkartearekin eta Ikaslan Gipuzkoarekin aliantzan ekinbat! erronkan aritu gara lanean.

Proiektu honi esker, gazteak Emantzipatzen laguntzeko gida sortu dugu. Emantzipazioa hitz potoloa da, eta badakigu gazteentzat gero eta zailagoa dela prozesu hau eman ahal izatea, are gehiago desabantaila egoeran aurkitzen diren gazteetaz ari bagara; hori dela eta, gida honek emantzipatzen laguntzeko existitzen diren baliabide, entitate eta egituren inguruko jasoketa izan nahi du, hiru ardatz kontuan hartuta: etxebizitza, formakuntza eta lana.

Behean topatuko duzu gidaren online bertsioa, lau hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta arabiarra.

Eskuratu, hemen klik eginda.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------

1. gazteekinbat!:

Gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa errazteko helburuz, Ikaslan Gipuzkoa, Ikertze kultur elkartea eta Zabalduz kooperatibaren Batzen proiektuarekin elkarlanean ekinbat! erronkan ari gara lanean.
Gure kasuan, gazteekinbat! proiektua ari gara garatzen, non pedagogia feministen bitartez, Gipuzkoako Hasierako Lanbide Heziketako zentro publikoetako gazteen parte-hartze soziopolitikoa sustatuko dugun, tokiko ekosistemen eta zentroen arteko sinergiak sortuz.
- Heziketa zentroetan parte-hartze komunitarioko metodologia sustatzeko prototipoa:
[ Deskargatu 
hemen ]

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

2. emakumeekinbat!:

Arlo STEAM eta HHIko ikasla emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea errazteko helburuz, Ikaslan Gipuzkoa, Sorginlore gizarte elkartea eta Zabalduz kooperatibaren Batzen proiektuarekin elkarlanean emakumeekinbat! erronkan ari gara lanean. Emakumeekinbat! proiektua ari gara garatzen, non emakume gazteek ahalduntzeko eta laneratzeko tresnak garatuko dituzten, teknika artistikoetan oinarritutako introspekzio sortzaile prozesu baten bitartez.

emakumeekinbat!: emakume gazteek ahalduntzeko eta laneratzeko tresnak garatzen dituzte, teknika artistikoetan oinarritutako introspekzio sortzaile prozesu baten bitartez. Emakume-taldeekin bultzatzen dugun iniziatiba dahala nola: GFAren babes-emantzipazio sistemari lotutakoakHelduentzako Hezkuntza Ikastetxeko ikasleak, Erdi Mailako Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatutako emakumeak... Hainbat lan-saio ondoren, prozesua ikustarazteko ekintza egiten dugu. Proiektua berdintasuneko teknikariekin eta eragile feministekin sozializatzen dugu.

----------------------------------------------------------------------------------------------
3. eragileekinbat!:

eragileekinbat!:desabantaila egoeran dauden gazteak emantzipatzeko ezagutzak sozializatzen ditugu. Horretarako, enpleguaren bidez helduarora igarotzeko baliabideen gida eleaniztuna egin dugu. Lanbide Heziketa zentroei, enpresei, administrazio publikoari, gizarte entitateei eta GAZTEekin bat zein EMAKUMEekin bat-eko parte-hartzaileei gidaren sorreran parte hartzeko aukera eta formakuntza ematen diegu.

----------------------------------------------------------------------------------------------

Hainbat eragileren artean elkarlanean sortutako proiektua


ekinbat! Ikaslan Gipuzkoak, Ikertze kultur elkarteak, Zabalduz kooperatibako Batzen proiektuak eta Sorginlore gizarte elkarteak aliantzan bultzatu dugun proiektua da, EHU/UPV, Zehar-Errefuxiatuekin eta Lanbide Heziketako zein Helduentzako Ikastetxe ezberdinekin elkarlanean.


Proiektuaren helburuak

Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren eta desabantaila egoeran dauden gazteen enplegagarritasuna eta inklusioa erraztea da. Horretarako, jendartean, komunitatean eta kulturan parte hartzea sustatzen duten testuinguruak sortuko ditugu. Horrez gain, eragile estrategikoei bideratutako emantzipaziorako funtsezko ezagutzak zabaltzen dituzten tresnak ere garatuko ditugu.
Parte-hartzea funtsezko elementua da proiektu honetan. Gazteekin oinarrizko gaitasun soziolaboralak eta errotze soziokulturala garatuko ditugu, baita ekosistemarekiko elkarelikatzea ere. Era berean, parte-hartzeak enplegu-aukerak sustatzea ahalbidetuko du.
Ikuspegi prebentiboa, sistemikoa eta generokoa duen proposamena da hau, eta euskararen sustapena eta jasangarritasuna barne hartzen dituena.

GIPUZKOAKO ENPLEGAGARRITASUNERAKO ERAGILE ESTRATEGIKOAK

Beterri-Buruntzaldean eta Oarsoaldean, zein Gipuzkoan, dauden enplegagarritasunerako eragile estrategikoen mapa kontsulta dezakezu.

Etengabe eraldatzen ari den materiala da, eta Zabalduz Kooperatiba - Sistema Batzenekin lankidetzan egindakoa.

Honi esker, desabantaila-egoeran dauden profilentzat bideratutako baliabideen inguruko informazioa eskuratzea apur bat errazagoa izango da.

Lanbide Heziketako Ikastetxeak: Don Bosco LHII, Blas de Lezo BHI, Fraisoro LHII, Oñati BHI eta Fraisoro LHII

Helduen Hezkuntza Ikastetxeak: Bidebieta HHI

GAZTE1-1.jpeg

GAZTE1-4.jpeg

azala1.jpg

Prestakuntza katalogoa irakasleentzat // Itxiera ekitaldia

INFORMAZIOA +  ETA IZENA EMATEKO, EGIN KLIK HEMEN.

ekinbat! proiektuaren bidez Gipuzkoan bizi diren gazteen gizarte-partehartzea eta enplegagarritasuna lantzen aritu gara azken hilabeteetan zehar.

Beheko lerroetan doako irakasle eta hezitzaileei zuzendutako prestakuntza eskaintza topatuko duzu, gazteekin trebetasun soziolaboralak lantzeko baliabide pedagogikoz osatua. Gazteekin hezitzaile edota irakasle lanetan bazabiltza, ahalduntzea, parte-hartzea, harremanak eta komunitatea sustatzeko metodo ezberdinak ezagutzeko aukera izango duzu.

GAZTEEKIN BAT!

PODKASTA + ONLINE SAIOA

Lanbide heziketa zentroetan parte-hartze komunitarioaren metodologia txertatzeko gakoak eta esperientziak

15 MINUTUKO 4 PODKAST
Urriaren 20an hasita aireratuko dira

  • Podkast 1: urriak 21

  • Podkast 2: urriak 23

  • Podkast 3: urriak 28

  • Podkast 4: urriak 30

  • Online-saioa (eman izena): urriak 31 Eman izena hemen!

EMAN IZENA HEMEN!

Heziketa zentroetan parte-hartze komunitarioko metodologia sustatzeko prototipoan oinarritutakoak. [ Deskargatu hemen ]

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

EMAKUMEEKIN BAT!

TAILER PRESENTZIALA

Arteterapia eta sorkuntza tekniken bitartez trebetasun soziolaboralak lantzeko gakoak

Urriak 22 / 15:30-17:30
Zabalduz kooperatibaren egoitza
(Ibaiondo poligonoa 27, beheko solairua. 20120 Hernani)

EMAN IZENA HEMEN!

-------------------------------------------------------------------------------------

ERAGILEEKIN BAT!

EMANTZIPATZEN LAGUNTZEKO GIDA

Formakuntza, etxebizitza eta enplegua

DESKARGATU HEMEN!

-----------------------------------------------------------------------------

ITXIERA EKITALDIA, EKIN BAT!

Azaroak 21 / 12:00-13:30
Zubieta Lanbide Eskola
(De Etarte bidea 9. 20170 Zubieta, Gipuzkoa)

Ah! Eta proiektuaren itxiera ekitaldira etorri nahi baduzu, eman izena eta gogorarazpen mezu bat bidaliko dizugu

EMAN IZENA!

Diapositiva1.JPG

Logo

Diapositiva1.JPG

Diapositiva2.JPG

GAZTE1-5.jpeg

GAZTE-2.jpeg

WhatsApp Image 2025-03-14 at 12.57.11 (1).jpeg

WhatsApp Image 2025-03-14 at 13.27.29 (1).jpeg