Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

STEMotive

Zer da STEMotiv?
STEMotiv proiektuaren helburua Gipuzkoako ikasleen STEM bokazioak piztea da, ikasleen motibazioan eraginez. Betiere, ikasle neskengan arreta berezia jarriz eta emakumeak STEM mundua arakatzeko aukerak zabalduz. Web orrialde honetan garatzen diren STEM proiektuak STEMotiv proiektuaren barruan kokatzen dira eta aipaturiko helburuak lortzera bideratuta daude.

STEM proiektuak erronka errealetan oinarritutako diziplinarteko arazo-egoerak dira, non jasangarritasuna zehar lerro den eta genero ikuspegia esplizitu zein inplizituki lantzen den. Ikaslea ikaste prozesuaren erdigunean kokatuz, egiten ikastea balioan jartzen da, STEM konpetentzia tekniko eta zeharkakoen garapena eta arlo horien alfabetizazioa helburu nagusia izanik. Horretarako, mundu errealean kokatutako eta STEM profesioekin lotutako esperientzia didaktikoak eskaintzea garrantzitsua da.

Aipatu beharra dago, diziplinarteko hezkuntza-eredu hau aurrera eramateko, ezagutza-arlo horietako irakasleen koordinazioa eta elkarlana ezinbestekoa dela, baita ikastetxe mailako antolaketa malgua ere, beharrezkoak diren espazio fisiko eta denboralak eskainiz..

Nor gara gu?

Eta Ikaslan Gipuzkoako elkartekideak

Informazio gehiago: https://stemotiv.wordpress.com/

STEM Proiektuak

Irakasle talde anitzekin elkarlanean sortutako STEM proiektuak

  • Elektrizitatearen prezioaren goradaka

    Mutriku BHI-ko STEM proiektua erronken bidezko metodologia izango du ardatz. Ikaslearengan interesa bultzatuz aktualitatean pil-pilean dagoen arazo-egoera bat hartuko da abiaburutzat, elektrizitatearen prezioa, hain zuzen ere. STEM proiektuak bultzatzen dituen hainbat ardatz hartuko ditugu aintzat ikasleek era erakargarri batean aurre egin diezaioten erronkari. Teknologia, fisika, matematika eta IKTak landuko dira. Egunero, berrietan eta egunkarietan ariIrakurtzen…

    Oñati BHIkin batera eginiko proiektua:

  • Ikertzaile lanetan Aretxabaletako ibaietan

    Aretxabaletako Kurtzebarri BHIko 3. DBHko ikasleek STEM arloetan kokatutako ikerketak egingo dituzte. Proiektu honen atzean, Ikerketan Oinarritutako Metodologia (IOM) dago eta konpetentzia zientifikoa, teknologikoa eta matematikoa garatzea du helburu. Horretarako Aretxabaletako testuinguruan egokitutako proiektu bat diseinatu da.  Giza jarduera guztiek ingurumen naturalean eragin bat daukate. Herrialde industrializatuetan ohikoa da ibaiaren kanalizazioa/bideraketa porlanaren bidez, eta bestalde,Irakurtzen…

    Easo Politeknikoekin batera eginiko proiektua:

  • Baso magikoa mantendu, edo jolastoki berria eraiki?

    Zumaiena ikastetxeko “Baso magikoaz” baliatuz, DBH 1. mailako ikasleek ebatzi beharko duten arazo-egoera bat proposatu da proiektu honen abiapuntutzat: Baso magikoa mantendu, edo jolastoki berria eraiki? Erabaki hori hartu ahal izateko, proiektuan zehar deforestazioaren gaia jorratuko dute, diziplinarteko ikuspegi batetatik, Zientziarako (Biologia-Geologia), Matematikarako, Teknologiarako eta Euskara eta literatura komunikaziorako konpetentziak landuz. Beraz, euskal kurrikuluan jasotaIrakurtzen…

    TKNIKAkin batera egindako proiektua:

  • Haize-errotak Zumaienako Baso Magikoan

    Zumaienako Baso Magikoan kokatuko den bigarren STEM proiektu honen helburua, lehenproiektuari jarraipena eman eta basoa ekosistemari erabilera pedagogikoa ematea izango da. “Haize-errotak Zumaienako Baso Magikoan” izeneko proiektuak DBH 2. mailako fisika-kimika, teknologia eta matematika ikasgaiak uztartzen ditu. Zientziarako, Teknologiarako eta Matematikarako konpetentziak garatzeko, euskal kurrikuluan jasota dauden hiru espezialitateetako edukiak baliatuko dira: fisika-kimika ikasgaiko “energiaIrakurtzen…

    Usurbil LHIIkin  batera eginiiko proiektua:

  • Zumaiena ikastetxeko Baso Magikoaren azterketa

    Zumaiena ikastetxean dagoen basoari erabilera pedagogikoa emateko asmoz sortu dugu“Baso magikoa” izeneko proiektuak DBH 3. Mailako Biologia-Geologia, Teknologia etaMatematika ikasgaiak uztartzen ditu. Biologia-Geologia, Teknologia eta Matematikako konpetentziak lantzeko, euskal kurrikulumean jasotan dauden hiru espezialitateetako edukiak baliatuko dira; zehazki: biologia-geologia ikasgaiko “Ekosistemak” gaia izango da ardatza, basoko faktore biotikoak eta biotikoak, lurzoruaren osagaiak, kate eta sareIrakurtzen…

    Fraisoro LHIIko ikasleekin batera eginiko proiektua

  • Inguruko biodibertsitatea aztertzen

    Larrialdi ekologikoaren testuinguruan kokatutako proiektua da, non herriko biodibertsitatearen azterketa egitea proposatzen den. Proiektua DBHko 1go mailan kokatzen da, Biologia eta Geologia, Matematika eta Teknologia arloak uztartuz. Zientziarako, Matematikarako eta Teknologiarako konpetentziak garatzeko honako eduki multzoak jorratuko dira: Biologia eta Geologiako biodibertsitatea lur planetan eta ikerketa-proiektua; Matematikako geometria eta neurria eta estatistika eta probabilitatea etaIrakurtzen…

    Easo Politeknikoko ikasleekin batera eginiko proiektua

  • Fraktalak non nahi, gurean ere bai!

    Zubiri Manteo ikastetxean birziklatzera bidalitako freskagarrien latak erabiliz, Sierpinskirenpiramidea eraikitzea helburu duen proiektua diseinatu da. Proiektua DBHko 3. mailan kokatzen da, Matematika, Biologia eta Geologia, Plastika eta Teknologia arloak uztartuz. Matematikarako, Arterako, Zientziarako Teknologiarako konpetentziak garatzeko honako eduki multzoak jorratuko dira: matematikako zenbakiak eta aljebra eta geometria eta neurria; biologiako gizakia eta ingurunea; teknologian problema teknologiko akIrakurtzen…

  • Zientzia eta Teknologia Oria ibaian

    Ikaskuntzak esanguratsuak izan daitezen, abiapuntua ikasleen interesekoak diren gaiak edota errealitate hurbiletik bizi dituzten egoerak curriculumarekin uztartzea da. Proiektu honen helburua ikasleak STEM ikasketak interesgarriak eta baliagarriak direla ikusarazi eta haietan eroso senti daitezen bultzatzea da. Ondorengoa da ikasleek sekuentzia honen oinarrian izango duten arazoa-egoera: “Uraren energia baliatuaz, taldeka diseinatu eta eraikiko duten errotaren helizeaIrakurtzen…

    Usurbil LHIIko ikasleekin batera eginiko proiektua

  • Ikastetxera bizikletaz. Ingurumena eta osasuna zaintzeko garraiobidea

    Bizikleta ardatz izango duen STEM proiektu honek DBH 3. mailako Fisika-Kimika, Teknologia eta Matematika ikasgaiak uztartzen ditu. Proiektua Mutriku BHI ikastetxean gauzatuko da eta 2 asteko iraupena izango du, 10 ordu ingurukoa. Proiektuaren ideia nagusia hauxe litzateke: Ikastetxe bateko irakasle eta ikasleek kutsadura gaiak aztertzen ari dira. Besteak beste, kotxeen erabilerak kutsaduran eta klima aldaketanIrakurtzen…

    Oñati BHIko ikasleekin batera eginiko proiektua:

  • Oria ibaia arakatuz, zer dakigu?

    Oria ibaia ardatz hartuta DBH 3. Mailako ikasleentzako diseinatutako proiektua da honakoaeta Matematikarako eta Zientzietarako konpetentziak garatzea du helburu. Horretarako Biologia-Geologia, Fisika eta Kimika eta Matematiketako ikasgaiak uztartu dira. Proiektua ardaztuko duen zeregina, Oria ibaiaren egoeraren inguruan ikastetxeko maila ezberdinetako ikasleek duten ezagutzaren gaineko ikerketa estatistikoan izango da. Hau horrela, Matematikako ikasgaitik estatistikak landuko dituzte: Biologia eta Geologiatik ekosistemen Irakurtzen…

    Easo Politeknikoko ikasleekin batera eginiko proiektua

Informazio gehiago: https://stemotiv.wordpress.com/