STEM proiektuak erronka errealetan oinarritutako diziplinarteko arazo-egoerak dira, non jasangarritasuna zehar lerro den eta genero ikuspegia esplizitu zein inplizituki lantzen den. Ikaslea ikaste prozesuaren erdigunean kokatuz, egiten ikastea balioan jartzen da, STEM konpetentzia tekniko eta zeharkakoen garapena eta arlo horien alfabetizazioa helburu nagusia izanik. Horretarako, mundu errealean kokatutako eta STEM profesioekin lotutako esperientzia didaktikoak eskaintzea garrantzitsua da.
Aipatu beharra dago, diziplinarteko hezkuntza-eredu hau aurrera eramateko, ezagutza-arlo horietako irakasleen koordinazioa eta elkarlana ezinbestekoa dela, baita ikastetxe mailako antolaketa malgua ere, beharrezkoak diren espazio fisiko eta denboralak eskainiz..