Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Kimika

Kimika

Lanbide-arlo honek era askotako azpisektoreak hartzen ditu, esate baterako oinarrizko kimikarena, zeinetan funtsean eskala handian ekoizten baita eta eskuarki beste produkzio-prozesu batzuetarako lehengaiak lortzen baitira. Farmazia-produktuen eta antzekoen fabrikazioan, ekarpen bioteknologiko garrantzitsuarekin, dosifikatzeko eta egokitzeko eragiketa delikatuak egiten dira maiz.

Polimeroak transformatzeko industria eta paper-orea, papera eta kartoia egitekoa lanbide-arlo honen barruan dauden beste azpisektore batzuk dira.

Gaur egun, balio erantsi handiagoa duten, ingurumena gehiago errespetatzen duten eta prozesu teknologiko sofistikatuagoak eta seguruagoak erabiltzen dituzten produktuetarantz bideratzen da kimikaren sektorea. Horretarako ezinbestekoa da kualifikazioen batez besteko lanbide-maila igotzea eta langileen balio-aniztasun handiagoa erdiestea.

KIMIKA arloaren heziketa zikloak hauek dira:

Erdi mailako zikloak

Kimikagintza Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Don Bosco LHII A-B-D eredua Egunez
Tolosako Eraikina

Goi mailako zikloak

Analisi eta kalitate kontroleko laborategia Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Don Bosco LHII A-D eredua Egunez
Eleanitza Ingelesa
Produktu farmazeutikoak eta bioteknologikoak fabrikatzea Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Don Bosco LHII A-B-D eredua Egunez
Kimika industriala Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Don Bosco LHII A-B-D eredua Egunez
Tolosako Eraikina

kutxa.jpgjaurlaritza.jpgaldundia.jpgfp.jpg