Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa Arotzeria eta Altzarigintza

Arotzeria eta Altzarigintza

FamiliaZurgintza, altzarigintza eta kortxoa
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Arotzeriako eta zurgintzako elementuak fabrikatzea, produktuak mekanizatu, muntatu, akabatu, biltegiratu eta igortzeko prozesuen bidez, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
• Fabrikazio-prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Zenbakizko kontroleko (CNC) makinak prestatu eta doitzea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuaren faseei jarraituz.
• Euskarriak prestatzea eta nahasteak aplikatzea, arotzeriako eta altzarigintzako akabera-tresneria finkatutako zehaztapenen arabera erabilita.
• Altzariak eta arotzeria-elementuak muntatzea, neurgailuen bidez multzoak egiaztatuta eta zehaztutako prozeduren arabera.
• Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak, osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenen arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Irteerak

Irtenbide laboralak

• Altzariak eta arotzeriako elementuak fabrikatu eta muntatzen, eta akaberako produktuak aplikatzen diharduten industrietan.
LAN-IRTENBIDEAK:
• Zurezko produktuak fabrikatzeko makina finkoen operadorea.
• Prentsa-operadorea.
• Bankuko operadorea/armatzailea.
• Arotzeriako elementuen muntatzailea/mihiztatzailea.
• Bernizatzea/lakatzailea.
• Akaberen saileko arduraduna.

     

    Beste ikasketak

    • Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
    • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Arotzeriako eta altzarigintzako akaberak   84
    Biltegiko kontrola 66
    Dokumentazio teknikoa 147
    Enpresa eta ekimen sortzailea 63
    Lantokiko prestakuntza 380
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
    Ingeles teknikoa 33
    Arotzeria eta altzarigintzako materialak 132
    Zuraren eta deribatuen mekanizazioa 147
    Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa arotzerian eta altzarigintzan   105
    Arotzeriako eta altzarigintzako muntaia 84
    Arotzeriako oinarrizko eragiketak 231
    Altzarigintzako oinarrizko eragiketak 231
    Eraikuntza soluzioak 198

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
    IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez