Dietetika

FamiliaOsasungintza
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Unitatean edo kabinetean esleitutako lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko.
• Pertsonei eta kolektiboei egokitutako dietak prestatzeko eta gainbegiratzeko, haien nutrizio-beharren arabera.
• Pazienteei eta kolektiboei egokitutako dietak prestatzeko eta gainbegiratzeko, berariazko patologiaren arabera.
• Elikagaien konposizio kualitatiboa kontrolatzeko eta gainbegiratzeko, eta, hala, haien kalitate higieniko-dietetikoa zehazteko.
• Giza kontsumoen elikagaien kontserbazioa, manipulazioa eta transformazioa gainbegiratzeko.
• Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzeko, elikagaien heziketaren bidez eta osasunerako sustapen- eta heziketa-jardueren bitartez.

Irteerak

Irtenbide laboralak

Osasunaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Dietetika eta nutrizioko teknikaria.
• Dietista.
• Catering-enpresetako elikadura-arduraduna.
• Elikagaien higieneko teknikaria.
• Elikadurako aholkularia.
• Osasun-hezitzailea.
• Lehen arretan zein osasuna sustatzeko zerbitzu orokorretan lan egin dezake. Baita ostalaritza-sektorean, jatetxe-arloan eta elikagaien industrien sektorean.
• Honako azpisektore nagusi hauetan garatu ahal izango du bere jarduera:

- Lehen arreta eta arreta komunitarioa: osasunaren sustapena, kontsultak, laguntza-unitateak (osasun mentala, pediatria, ahoaren eta hortzen higienea eta geriatria).
- Osasun publikoa: elikagaien higiene-zerbitzua.
- Ospitale-zerbitzu orokorrak: dietetika eta nutrizioko unitateak/zerbitzuak.
- Jatetxe-arloko zerbitzuak: ospitaletako sukaldeak, catering-enpresak, jatetxeak eta hotelak, jantoki kolektiboak.

 

Beste ikasketak

Erizaintza, Fisioterapia, Podologia eta Laneko Terapia.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Dietetikako goi-mailako teknikaria

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Elikadura orekatua 300
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40
Elikaduraren kontrola 175
Dietoterapia 250
Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena 150
Dietetikako fisiopatologia 300
Lantokiko prestakuntza 400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea 60
Mikrobiologia eta elikadura-higienea 175
Dietetika-kabineteen antolamendua eta kudeaketa 90
Lan-giroko harremanak 60

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez