Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Itsasoa eta arrantza Urpeko Eragiketak eta Eragiketa Hiperbarikoak

Urpeko Eragiketak eta Eragiketa Hiperbarikoak

FamiliaItsasoa eta arrantza
MailaErdi mailakoa
Duracion2.000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Urperatze-plana definitzea, betiere urperatzea segurtasunez eta eragimenez eta beharrezko kalitatearekin egiteko egindako kalkuluak eta lortutako informazioa kontuan izanik.
• Jardueraren tresneria eta instalazioak mantentzea, araudia betez eta zehaztapen teknikoen arabera.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arte urperatzea, airea eta nitrox erabilita, ezarritako planaren arabera.
• Ur-azaletik urperatzea eta planta hiperbarikoa gainbegiratzea eta kontrolatzea, langileen segurtasuna ahal den heinean bermatzeko, baita ezarritako plana betetzen dela ziurtatzeko ere.
• Urpeko giroan eta giro hiperbarikoan eraikuntza-lanak eta obra hidraulikoa egitea, teknikak beharrezko kalitatearekin, eragimenarekin eta segurtasunarekin aplikatuta.
• Urpeko giroan eta giro hiperbarikoan egiturak konpontzeko, mantentzeko eta berriz flotarazteko eragiketak egitea, beharrezko segurtasunarekin, eragimenarekin eta kalitatearekin.
• Urpeko giroan eta giro hiperbarikoan ebaketa eta soldadurako eragiketak egitea, beharrezko segurtasunarekin, eragimenarekin eta kalitatearekin.
• Uretan edo ganbera hiperbarikoan deskronpresio-protokoloak aplikatuta igotzea.
• Ezbeharren bat gertatuz gero, urpekariari laguntzea, larrialdi- eta ebakuazio-plana aktibatuta.
• Nabigazioan eta atrakatzeko, desatrakatzeko, ainguratzeko eta larrialdiko maniobretan, ontziaren kontrolari eustea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


 

 

Irteerak

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arte urperatzeko -airea eta nitrox erabilita- urperatze-talde profesionaleko burua.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arteko urperatzeetan -airea eta nitrox erabilita- laguntzeko urpekari profesionala.
• Instalazio eta planta hiperbarikoetako eta ganbera hiperbarikoetako operadore espezialista.
• Ur gaineko konponketetan, berriz flotarazteetan eta ebaketa eta soldaduran aditua den urpekari profesionala.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arteko, airea eta nitrox erabilita, lan hiperbarikoetako operadore laguntzailea, betiere habitat lehorra duten edo uraz bestelako fluidoak dituzten lurpeko giro konfinatuetan, tunelak egiteko makinekin edo zulatzeko beste tresneria batzuekin zulaketak egiteko.
• Eraikuntza eta obra hidraulikoan eta kanpaia hezetik urperatzeetan aditua den urpekari profesionala.
• Enpresa homologatuetan tresneria hiperbarikoak mantentzeko operadore espezialista.
• Portu-patroia.
• Itsasontziaren bizkarreko eta makinetako marinela.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek urpeko lanak eta lan hiperbarikoak egiten ditu airea eta nitrox arnastuta, betiere indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arte. Horrez gain, erabiltzeko baldintzetan mantentzen ditu tresnak, erremintak eta/edo material osagarriak, beharrezko kalitatearekin eta eragimenarekin, eta, horretarako, titulu honekin lotzen diren urperatze-teknikak aplikatzen ditu eta barruko uretan eta kostaldetik hurbil dauden uretan gidatzen ditu ontziak, ingurumen-araudia eta segurtasun-arauak beteta.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Sakonera ertaineko urpekari profesionala.
• Zubiko marinela.
• Portu-patroia.
• Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemako operadore mugatuaren espezialitateko ziurtagiria (ROC). 

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxiborabeherako orduak
Esku-hartze hiperbarikoa, airearekin eta nitroxekin             297
Instalazio eta tresneria hiperbarikoak 198
Konponketak eta berriz flotaraztea 147
Ebaketa eta soldadura 132
Eraikuntza eta obra hidraulikoa 126
Urperatzearen fisiopatologia eta larrialdiak 132
Urperatzea kanpai hezetik 66
Nabigazioa 132
Maniobra eta propultsioa 189
Ingeles teknikoa 33
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES "Blas de Lezo" Pasaiako Itsas Arrantza BHIErdi mailakoaA ereduaEgunez