Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Itsasoa eta arrantza

Itsasoa eta arrantza

Hiru jarduera-arlo handi defini daitezke: 
• Itsas arrantza eta garraioa 
• Urpekaritza 
• Akuikultura

Arrantza da garrantzi handieneko azpisektorea. Ontzidia bi kategoriatan zatitzen da, arrain-sarden hurbiltasunaren arabera: itsasbazterrekoa eta itsas zabalekoa. Bestalde, herrialdea itsasbideak gurutzatzen diren kokalekuan dagoenez, berebiziko garrantzia duen gune estrategikoa da itsas garraioarentzat, hots, nazioarteko merkataritzari hertsiki lotutako sektorearentzat.

Merkataritza edo kontsumoa helburu duten uretako organismoak baldintza gutxi-asko kontrolatuetan haztean datza akuikultura.

Urpekaritza, azkenik, industria-jarduera bati lotzen zaion zerbitzua da eskuarki. Arrantza-jarduerarekin eta akuikulturarekin ez ezik, beste sektore batzuekin ere erlazionatuta dago, hala nola ontzien, kaien eta portuko instalazioen konponketarekin eta eraikuntzarekin, material eta pertsonen erreskatearekin, ikerketarekin eta makina bat jarduerarekin.

ITSASOA ETA ARRANTZA arloaren heziketa zikloak hauek dira:

Oinarrizko lanbide heziketa

ITSAS ETA ARRANTZA JARDUERAK Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A-D eredua Egunez
Kirol ontziak eta laketontziak mantentzeko lanetako oinarrizko profesionala Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A-D eredua Egunez

Erdi mailako zikloak

Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanak eta Kontrola Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A eredua Egunez
Nabigazioa eta itsasertzeko arrantza Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A eredua Egunez
Urpeko Eragiketak eta Eragiketa Hiperbarikoak Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A-D eredua Egunez
Ingelesa (Eleanitza)

Goi mailako zikloak

Akuikultura Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP KARDALA LHII A-D eredua Egunez
Eleanitza Ingelesa
Itsas garraioa eta alturako arrantza Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A eredua Egunez
Ingelesa (Eleanitza)
Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanen Antolaketa Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Blas de Lezo LHII A-B+-D eredua Egunez
Ingelesa (Eleanitza)