Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Itsasoa eta arrantza Nabigazioa eta itsasertzeko arrantza

Nabigazioa eta itsasertzeko arrantza

FamiliaItsasoa eta arrantza
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Bidaia eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko plangintza eta prestaketak egitea.
• Itsasontzia portu-eremuetan segurtasunez maniobratzea, planifikatutako bidaia egiteko.
• Itsasontziaren itsasbide planifikatua eta segurua kontrolatzea.
• Ezarritako protokoloen arabera esleitutako zaintza egitea.
• Komunikazioak mantentzea eta beharrezko informazioa lortzea Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren bidez (SMSSM / GMDSS), itsas ingelesa erabilita, hala eskatzen duten egoeretan.
• Itsasontzian pisuak banatzeko eta lotzeko lanak ezartzea, nabigazio segurua egiteko.
• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea, larrialdi-planak abian jarrita.
• Arrantza-tresneria egiaztatzea eta mantentzea, harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua optimizatzeko.
• Harrapaketak prozesatzeko eragiketak kontrolatzea eta egitea arrantza-parkean, eta higiene- eta osasun-araudia betetzea.
• Itsasontziko propultsio-tresneriaren, tresneria osagarriaren eta automatismoen funtzionamendu, erregulazio eta kontrolerako parametroak kontrolatzea eta izan daitezkeen disfuntzioak hautematea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Salgaien eta/edo bidaiarien itsas garraiorako, portu-gidaritzako zerbitzuetarako, segurtasunerako, itsas salbamendurako, urpekaritzarako eta ikerketarako patroia.
• Merkataritza-ontzietako eta bidaiari-ontzietako patroia, lehen ofiziala eta zubiko ofiziala.
• Kosta-patroi balioanitza (lanbide arautua).
• Tokiko arrantza-patroia (lanbide arautua).
• Zubiko marinela (lanbide arautua).
• Marinel arrantzalea (lanbide arautua).
• Ontzidi-ikuskatzailea.
• Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.
• Ontziratzeko eta paketatzeko langilea.
• Ontziratze-lerroko operadorea edo kontrolatzailea.
• Kontserbarako arrainen prestaketarako langilea.
• Arrantza-produktuen eta deribatuen, arrain-kontserben eta erdi-kontserben elaboratzailea.
• Izoztuen eta ultraizoztuen elaboratzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek arrantza-ontzi eta merkataritza-ontzi publikoetan edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura edo bere kontura, betiere administrazio eskudunak ezartzen dituen mugekin eta esleipenekin.

       

      Beste ikasketak

      • Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
      • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
      • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

       

      Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

      • Itsasertzeko patroia (merkataritza- eta arrantza-nabigazioa).
      • Balioanitzeko kosta-patroia.
      • Tokiko arrantza-patroia.
      • Merkataritza-nabigazioko zubiko marinela.
      • Marinel arrantzalea.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren (GMDSS) operadore nagusia.

       

      Formazio plana

      Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
      Osasun-arreta ontzian  63
      Ontziko izapideak eta administrazioa   99
      Enpresa eta ekimen sortzailea 63
      Ontziaren egonkortasuna, karga-berdintzea eta estibatzea   132
      Lantokiko prestakuntza 380
      Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
      Ingelesa 168
      Instalazioak eta zerbitzuak 126
      Itsasertzeko arrantza 231
      Zaintza-prozedurak 105
      Itsas segurtasuna 132
      Maniobra-teknikak 165
      Nabigazio - eta komunikazio-teknikak 231

      Ikastetxeak

      MailaEreduaEskaintzaGehigarria
      IES "Blas de Lezo" Pasaiako Itsas Arrantza BHIErdi mailakoaA ereduaEgunez