Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Instalazioa eta mantenimendua Mekatronika Industriala

Mekatronika Industriala

FamiliaInstalazioa eta mantenimendua
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Sistema mekatroniko industrialak konfiguratzea, horiek osatzen dituzten tresneria eta elementuak hautatuta.
• Sistema mekatroniko industrialak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea -makineria, industria-tresneria, produkzio-lerro automatizatuak, eta abar-, baliabideak, beharrezko denborak eta kontrol-sistemak definituta.
• Sistema mekatroniko industrialak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak ikuskatzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Sistema mekatroniko industrialen funtzionamendu-parametroak gainbegiratzea, neurtzeko eta kontrolatzeko tresnak eta berariazkoa helburua duten informatika-aplikazioak erabilita.
• Sistema mekatroniko industrialetan sortzen diren matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzea eta kokatzea, teknika eragileak eta berariazko prozesuak aplikatuta, horien konponketa antolatzearren.
• Makineria, industria-tresneria eta produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko ordezko piezen gutxieneko mailak ezartzea.
• Instalazioa konpondu edo muntatu ondoren, tresneria prest jartzea eta, horretarako, segurtasun- eta funtzionamendu-probak egitea, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik beharrezko aldaketak eta doikuntzak egitea, eta sistemaren fidagarritasuna eta energia-eragimena ziurtatzea.
• Sistema automatikoak programatzea, instalazioaren funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak egiaztatuta eta kasuak kasu ezarritako prozedurak jarraituta.
• Instalazioak prest jartzeko lanak gainbegiratzea edo egitea, parametroak doituz eta beharrezko probak eta egiaztapenak -funtzionalak zein arauzkoak- eginez.
• Instalazioak muntatzeko prozesuekin eta mantentzeko planarekin lotuta indarrean dagoen araudia betetzeko dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek sistema mekatronikoak edo makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak garatzera eta gainbegiratzera, eta horien proiektuak garatzera, zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten du lan, bere kontura edo besteren kontura.

     

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Sistema mekatronikoen konfigurazioa   160
    Makina-elementuak 99
    Enpresa eta ekimen sortzailea 60
    Lantokiko prestakuntza 360
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
    Ingeles teknikoa 40
    Sistemen integrazioa 231
    Fabrikazio-prozesuak 165
    Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa  100
    Mekatronika industrialeko proiektua 50
    Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa 132
    Sistema mekatronikoen simulazioa 80
    Sistema elektrikoak eta elektronikoak 132
    Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak 132
    Sistema mekanikoak 160

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    CIFP Miguel Altuna LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA+Ethazi
    CIFP Armeria Eskola LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza ingelesa
    CIFP Don Bosco LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza + Ethazi + Eskeintza partziala
    CIFP IMH Makina Erremintaren Institutua LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza+Ethazi+Heziketa DUALA