Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Informatika eta komunikazioa Mikroinformatika-sistemak eta sareak

Mikroinformatika-sistemak eta sareak

FamiliaInformatika eta komunikazioa
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Sistema mikroinformatikoak, isolatuta edo sarean, instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, baita sare lokalak ingurune txikietan ere.

• Oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea eta konfiguratzea, baita sare lokal kableatuak, haririk gabekoak edo mistoak, sare publikoetara konektatuak.
• Sare lokaleko ingurune batean erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazioak eta gailu partekatuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.
• Ordenagailuak eta periferikoak muntatzea eta konfiguratzea.
• Sistema mikroinformatikoak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko eragiketekin lotzen den logistika zehaztea.
• Sistema mikroinformatikoetan eta sareetan disfuntzioak diagnostikatzea proba funtzioalen bidez.
• Ingurune txikietan sare lokalen kableatua eta elektronika berraztertzea eta haiek hedadura zabaleko sareekin konektatzea.
• Sistemako hutsegiteen eta datu-galeren aurrean datuak eta aplikazioak berreskuratzeko ezarritako prozedurak gauzatzea.
• Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzea, aurrekontuak prestatzea eta bezeroari aholkuak ematea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Profesional honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika-sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
• Informatika-euskarriko teknikaria.
• Datu-sareen teknikaria.
• Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
• Mikroinformatikako saltzailea.
• Telelaguntzako operadorea.
• Sistema-operadorea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba prestatzearekin eta egitearekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Bulegotika-aplikazioak

231 

Web aplikazioak 

 105

Enpresa eta ekimen sortzailea 

 63

Lantokiko prestakuntza 

 380

Laneko prestakuntza eta orientabidea 

 105

Ingeles teknikoa 

 33

Tresneria muntatzea eta mantentzea 

 231

Sare lokalak 

 231

Informatika-segurtasuna 

 99

Sareko zerbitzuak 

 189

Sareko sistema eragileak 

 168

Postu bakarreko siste,a eragileak 

 165

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Tolosaldea LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza + Ethazi
IES Zubiri - Manteo BHIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezHeziketa DUALA
IES Uni Eibar - Ermua BHIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez
IES Plaiaundi BHIErdi mailakoaA ereduaEgunez