Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Eskaintza Partziala

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) Heziketa-Zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

Zuzeneko modalitatea da, baina erabilitako denbora txikiagoa denez beste jarduerarekin bateragarri egin daiteke.

Matrikula normalean, ikasturtearen hasierarekin bat dator.

Eskaintza Partzial honen hartzaileak pertsona helduak, 18 urtetik gorakoak, eta eskatutako titulazioa eduki, edota Heziketa-Zikloetan sartzeko proba gainditu beharko dute, ikasi nahi d(ir)en modulua edo moduluak Erdi-Mailako edo Goi-Mailako Ziklo batekoak diren.

Lanbide-Modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.

Heziketa Zikloetako Eskaintza Partzialaren xehetasun guztiak AGINDUA, 2010/03/22koan arautzen dira.


 

Erdi-mailako edo Goi-mailako Prestakuntza-zikloetan sartzeko baldintzak betetzen ez badituzu eta Lanbide Heziketako zikloetan aritu nahi baduzu, Lanbide Heziketako Prestakuntza-zikloetarako sarbide-proba gainditzeko prestatu ahal izango zara Eskaintza Partzialaren bitartez.

 

 

Gezian klik Eskaintza Partziala eskaintzen duten Ikaslan Ikastetxeeak eta hauen lanbide-familiak