Lanbide Heziketako Sarbide Probeterako deialdia, egutegia,….
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2021/01/2100034a.pdf
Matrikulazio epea: otsailak 3-16
Matrikulatzeko Lekua:
- Matrikula on-line: https://ikasgunea.euskadi.eus
- Erdi Mailarako: Zubiri Manteo BHI
- Goi Mailarko:
- Easo Politeknikoa LHII
- Plaiaundi BHI
- Usurbil LHII
- Tolosaldea LHII
- Miguel Altuna LHII
- Azterketak apirilaren 21 eta 22an izango dira
-
Egutegia
https://euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-lh/
- Informazio guztia:
Erdi-Mailarako Sarbide Proba
Sarbideko Probaren Egitura
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak funtsezko jotzen diren oinarrizko gaitasunei buruzkoak izango dira, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen Dekretuan ezarritakoei buruzkoak, hain zuzen ere. Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak hiru arlotan daude antolatuta: gizarte-arloa, hizkuntza-arloa eta arlo zientifiko-teknologikoa
Zenbaki bidez (0-10) emango da arlo bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko arlo bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, arlo bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden arloak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko). Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako arlo(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da.
ZATI BAKOITZEKO | IRAKASGAIAK | AZTERKETA ZBK. |
---|---|---|
1. Hizkuntza-arloa |
|
|
2. Gizarte-arloa |
|
|
3. Zientifiko-teknologikoa |
|
|
Sarbide Probetako Salbuespenak
PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA
• Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.
• Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba gainditu dutenak.
ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA EGITETIK SALBUETSITA
• Profesionaltasun-Ziurtagiri bat dutenak.
• Gutxienez, urtebetez lan-jardun osoan aritu direla egiaztatzen dutenak.
• Erdi-Mailako Heziketa-Zikloaren titulu baten gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.
• Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten alor zientifiko-teknologikoa gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.
GIZARTE-ARLOA EGITETIK SALBUETSITA
• Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten gizarte-arloa gainditu dutenak (borondatezko modulua) III. graduko IV. modulua bi kasuetan.
HIZKUNTZA-ARLOKO AZTERKETA EGITETIK SALBUETSITA
• Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten komunikazio alorra gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.
Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba edo Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat gaindituta izan eta Erdi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenek, ziklo horietara sartzeko proba egitetik salbuetsita daudenez, zuzenean egin dezakete matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, eta ez dute azterketarik egin beharrik izango. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban edo goi-mailako zikloko espedientean ageri den kalifikazioa dutela.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Goi-Mailarako Sarbide Proba
Sarbideko Probaren Egitura
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarbideko proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.
Probak bi zati ditu: Komuna eta Berariazkoa. Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko atal bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, atal bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden atalak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko). Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da
Erreferentziako | irakasgaiak | Azterketa zbk. |
---|---|---|
1. Arlo komukak |
-Gaztelania edo Euskara eta Literatura -Atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) |
- Azterketa 1 - Azterketa 1 - Azterketa 1 |
2. Berariazko arloa | A,B edo C aukeretatik, bi aukeratu behar dira. (Zerrenda ikusi) | - 2 Azterketa |
Sarbide Probarako Salbuespenak
PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA
• Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.
ARLO KOMUNA EGITETIK SALBUETSITA
• Beste aukera bateko sarrera-proba gaindituta dutenak.
BERARIAZKO ARLOA EGITETIK SALBUETSITA
• Bigarren edo goragoko gaitasun-maila baten Profesionaltasun-Ziurtagiria dutenak, egin den aukeraren barruko gai-multzoren batean.
• Egindako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin erlazionatutako lan-esperientzia dutenak baldin eta, gutxienez, lan-jardun osoan aritu badira urtebetez.
• Egindako aukerarekin erlazionatutako Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bateko gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.
Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu eta Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenak, salbuetsita baitaude zikloetarako sarrera-probak egitetik; horrenbestez, zuzenean egin dezakete heziketa-ziklo baterako matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, azterketarik egin beharrik gabe. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban ageri den kalifikazioa dutela.
Proba Prestatzeko ikastaroak
Proba prestatzeko EPAko zentruekin kontaktatu, hemen klik eginda.