Ikasketen konbalidazioa, baliozkotzeak, baliokidetasunak, salbuespenak eta homologazioak |
- Lanbide Heziketako Zikloen salbuespenei, baliozkotzeei, baliokidetasunei eta homologazioei buruzkoak. Hemen klik egin.
- Oinarrizko LHtik Erdi Mailara AFINITATEAK
- Erdi Mailako Ziklo eta Goi Maila Zikloen arteko AFINITATEAK
- LOGSE-LOE baliokidetzak
- DBH eta Batxilergoko ikasgaiak eta Musika, Dantza eta Kirol Formazio profesional arteko konbalidazioak. Hemen klikatu.
- Informazioa Gehiago: Lanbide Heziketako Legedia. Egin klik hemen
- Euskara
- Euskara B1-B2 baliokidetza
- Unibertsitatez kanpoko tituluen eta ikasketen baliokidetzak,. Egin klik hemen
- Homologatu daitezkeen ikasketak:
-
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
-
Batxilerrra
-
Lanbide Heziketa, Arte Plastikoak eta Diseinua, Goi-mailako Arte Irakaskuntzak, Musika, Dantza eta Kirol Irakaskuntzak
Beste Herrialde batetik
- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko tituluak eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea. Egin klik hemen
- HOMOLOGAZIO-BALIOKIDETZA TAULAK
- Atzerriko Goi Mailako Heziketako (ikasketa unibertsitarioak barne) tituluen homologazioa. Egin klik hemen
- Ikasketak homologatzeko prozedura: hemen klik eginda.
- Eskema
Europako Batzordeak nazionalitate europarra ez duten pertsonentzako duen webgunean, ikasketa, laneratze eta beste atal batzuen informazioa kontsultatu ahal da ahal da: Immigration
Homologazio, baliozkotze, baliokidetasun eta salbuespen kontzeptuen arteko desberdintasunak
Atzerriko titulu, diploma edo ikasketen homologazioa gauzatu ahal izateko guztiz gaindituta izan behar da atzerriko unibertsitatez kanpoko zein unibertsitateko ikasketaren bat. Esan nahi du indarrean dagoen Espainiako hezkuntza-sistemaren tituluekiko baliokidetzat jotzen direla, ondorio akademiko eta profesional guztietarako. Modu honetan, maila ezberdin baterako sarbidea ahalbidetzen da, izan goi maila baterako zein master baterako sarbidea, edota lanbide erregulatu baten jardun ahal izatea.
Baliozkotzeak baliozkoak dira ondorio akademiko eta laboraletarako, eta hezkuntza-sisteman sartu daitezke, dagokien mailan. Baliozkotzeetan, prestakuntza bat gaindituta dagoela berresten da, beste bat aurkeztuta.
Baliokidetasunak amaitutako ikasketen truke bakarrik ematen dira. Ezagutza publikokoak dira, BOEn argitaratzen direnez. Horren bidez, titulu jakin batek (edo interesdunak gainditutako ikasketa multzo batek) beste baten ondorio berdinak dituela aitortzen da. Edonola ere, baliokidetasunak ez du egungo titulua edo titulu baliokide bat eskuratzeko eskubiderik ematen.
Salbuespenak ondorio akademikoak ditu. Modulu edo jakintzagai jakin bat egitetik salbuetsita egotea da, indarrean dagoen araudiak jasotako arrazoiak direla medio.
Non jaso informazioa eta aholkularitza?
IkasBitartekaritza zerbitzuan eta zentroen idazkaritzetan jaso dezakezue informazioa eta aholkularitza gai hauetan. Horietaz gain, Bidez Bide erakundeak ere atzerriko titulazioen homologazio eta baliozkotze prozedura eta eskakizunen inguruko doako informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Informazio gehiagorako, klikatu hemen www.bidezbide.org // homologacionbidezbide@gmail.com