Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

HOMOLOGAZIOAK / konbalidazioak / BALIOKIDETZAK

Ikasketen konbalidazioa, baliozkotzeak, baliokidetasunak, salbuespenak  eta  homologazioak

- Lanbide Heziketako Zikloen salbuespenei, baliozkotzeei, baliokidetasunei eta homologazioei buruzkoak. Hemen klik egin.
- DBH eta Batxilergoko ikasgaiak eta  Musika,  Dantza eta Kirol Formazio profesional arteko konbalidazioak. Hemen klikatu.
- Informazioa Gehiago: Lanbide Heziketako Legedia. Egin klik hemen
- Euskara
- Euskara B1-B2 baliokidetza
- Unibertsitatez kanpoko tituluen eta ikasketen baliokidetzak,. Egin klik hemen
- Homologatu daitezkeen ikasketak:

Beste Herrialde batetik

- Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko tituluak eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea. Egin klik hemen
-  HOMOLOGAZIO-BALIOKIDETZA TAULAK

- Homologazioak Herrialdeka

- Atzerriko Goi Mailako Heziketako (ikasketa unibertsitarioak barne) tituluen homologazioa. Egin klik hemen 

- Ikasketak homologatzeko prozedura: hemen klik eginda.

- Eskema

- Eskaera egiteko aplikazioa

HOMOLOGAZIOAK.jpg

Europako Batzordeak nazionalitate europarra ez duten pertsonentzako duen webgunean, ikasketa, laneratze eta beste atal batzuen  informazioa kontsultatu ahal da ahal da: Immigration

europa_imigra.jpg

Homologazio, baliozkotze, baliokidetasun eta salbuespen kontzeptuen arteko desberdintasunak

Atzerriko titulu, diploma edo ikasketen homologazioa gauzatu ahal izateko guztiz gaindituta izan behar da atzerriko unibertsitatez kanpoko zein unibertsitateko ikasketaren bat. Esan nahi du indarrean dagoen Espainiako hezkuntza-sistemaren tituluekiko baliokidetzat jotzen direla, ondorio akademiko eta profesional guztietarako. Modu honetan, maila ezberdin baterako sarbidea ahalbidetzen da, izan goi maila baterako zein master baterako sarbidea,  edota lanbide erregulatu baten jardun ahal izatea.

Baliozkotzeak baliozkoak dira ondorio akademiko eta laboraletarako, eta hezkuntza-sisteman sartu daitezke, dagokien mailan. Baliozkotzeetan, prestakuntza bat gaindituta dagoela berresten da, beste bat aurkeztuta.

Baliokidetasunak amaitutako ikasketen truke bakarrik ematen dira. Ezagutza publikokoak dira, BOEn argitaratzen direnez. Horren bidez, titulu jakin batek (edo interesdunak gainditutako ikasketa multzo batek) beste baten ondorio berdinak dituela aitortzen da. Edonola ere, baliokidetasunak ez du egungo titulua edo titulu baliokide bat eskuratzeko eskubiderik ematen.

Salbuespenak ondorio akademikoak ditu. Modulu edo jakintzagai jakin bat egitetik salbuetsita egotea da, indarrean dagoen araudiak jasotako arrazoiak direla medio. 

Non jaso informazioa eta aholkularitza?

IkasBitartekaritza zerbitzuan eta zentroen idazkaritzetan jaso dezakezue informazioa eta aholkularitza gai hauetan. Horietaz gain, Bidez Bide erakundeak ere atzerriko titulazioen homologazio eta baliozkotze prozedura eta eskakizunen inguruko doako informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Informazio gehiagorako, klikatu hemen www.bidezbide.org  // homologacionbidezbide@gmail.com

Atzerritarrekin lotutako gaietan laguntza:

  • Telefono / e-maila bidezkoa: BILTZENen (Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua) sail juridikoak emango dizu arreta zure zalantza argitzeko edo aholkulari juridiko batek arreta presentziala eman dezan deribazioa egiteko:
  • Presentziala: itunpeko edozein erakundetara joateko aukera dago. Bertan, arreta presentziala jaso ahal izateko hitzordua emango dizute.
    • ARABA: GURUTZE GORRIA 945222222 / CEAR 945266805
    • BIZKAIA: GURUTZE GORRIA – Bilbo 944 230 359- Portugalete 944 950 229 / CITE-CCOO 944 243 424 / CARITAS 944 020 099 KOSMOPOLIS 688 605 551
    • GIPUZKOA: GURUTZE GORRIA – Donostia 943 327 795 / Eibar 943 176 248 ADISKIDETUAK 943 639 690

Ukraniatik datorren pertsonarentzat eta ikasketaren bat homologatu nahi badu, hona idatzi behar du: titulos.protecciontemporalucrania@universidades.gob.es