Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea

Enplegurako Prestakuntza

IKUSI IKASTAROAK (LANBIDE)

Gure ikastetxeek, Hezkuntza Sisteman dauden lanbide-tituluetarako prestakuntza emateaz gain, Profesionaltasun Ziurtagirien formakuntza ematen dute 1, 2 eta 3 mailetan, lan-gaitasun profesionala ziurtatzen duelarik, Lanbidek erregulaturik.

Horretarako, lanbide-tituluetarako prestakuntza emateaz gain, ordu, giza baliabide, baliabide tekniko eta azpiegitura ugari erabiltzen dituzte Enplegurako Prestakuntza arautua emateko, betiere gaitasun eta kualifikazio profesionalen hobekuntzara
edo berkualifikaziora zuzendutako hezkuntza jardueren bidez.


- Lanean dauden pertsona aktiboen birziklaketa profesionalerako ikastaroak.


- Lana bilatzen edo hobetzeko nahian dabiltzan pertsona aktibo langabetuentzat ikastaroak.


- Ikastaro berezi-bereziak, nahierara, berariaz eskaera egiten duten enpresentzat (ikastetxe batzuek Tripartita kudeaketa-zerbitzua dute, enpresek hobariak jasotzeko).


- Enpresen barne-prestakuntzarako laguntza.

kutxa.jpgjaurlaritza.jpgaldundia.jpgfp.jpg