Egitasmo honen bidez, hezkuntza sistema publikoko maila desberdinetako ikasle, eta hauen bitartez zeharka hauen familietara iritsi nahi da parekidetasunarekin lotutako GJHen informazioa zuzenean helarazteko.
Horretarako,
1.- Garapen jasangarrirako parekidetasun helburuak lortzekok enpresetarako, familietarako eta hezkuntza maila desberdinetara (LH, DBH-BATXILERGOA eta LANBIDE HEZIKETARAKO) egokitutako entregagaiak sortuko dira:
Eskuliburu, gida edo antzekoak sortuko dira. Maila, eta maila bakoitzeko perfil desberdin bakoitzerako egokitutako materiala izango da; hizkuntza lenguaia, irudia eta terminología kontuan hartuko direlarik. Digitalean sortutako materiala izango da, behar diren ale kopuru mugatua bakarrik inprimatuko delarik.
Material hau sortu ahal izateko, genero berdintasunean aditua den Silvia Muriel arituko da egitasmorako lanean. Bera izango da egitasmoaren parekidetasun edukiaren arduraduna. Horretarako, egungo egoeraren informazioa bildu, aztertu eta proposatuko du behar den modu egokian. Berea izango da, dagoeneko hautamandako behar eta hobekuntzak ikustarazteko lana.