Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Ikaslaneko 400 ikaslek lan praktikak Europako 15 herrialdetan

2020-02-20T14:14:00+01:00 2020-02-20T14:14:00+01:00 2020-02-20T14:14:00+01:00
Ikaslaneko 400 ikaslek lan praktikak Europako 15 herrialdetan

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ikasleek, datozen hiru hilabeteetan, beren lanbide-profilarekin lotutako praktikak egingo dituzte,  atzerriko enpresetan.

 Ikusi bideoa

 Aurten, Ikaslan Euskadiko Lanbide-Heziketako ikastetxe publikoko sareko 400 ikasle Europako enpresetara joango dira, martxoaren hasieran, Lantokiko Praktikak egitera maiatzaren amaiera arte, ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortzeko azkeneko pausua emanez:

 

  • 197 Ikasle goi-mailako heziketa-zikloetakoak 
  • 190 erdi-mailakoak
  • 12 Oinarrizko LHko heziketa-zikloetakoak

 

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua edo Txekiar Errepublika dira aurtengo edizioan gazte horiek hartuko dituzten herrialdeak.

 Enpresan praktiketak murgildu aurretik bekadun guztiek izango dute aukera doazen herrialdeko hizkuntzari eta kulturari buruzko on line ikastaroa  egiteko,

 Gazteentzat esperientzia pertsonal eta profesional aberasgarria  da, eta partehartzaileen % 30ari enpresek kontratatuta jarraitzeko aukera ematen die.

 Gehienetan , atzerriko enpresetan egindako egonaldiak  aparteko motibazioa ematen die, eta Euskal Herrira itzultzean goi mailako ikasketak egitera animatzen dira.

 Ikaslan, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, duela 20 urte hasi zen Europako proiektuaren kudeaketa lanean, eta 3500 gaztek baino gehiagok osatu dute beren prestakuntza atzerriko herrialde batean.