Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Matrikulazio epeak

BERTARATZE modalitateko Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena: ikastetxean bertan maiatzaren 28tik ekainaren 8ra, biak barne.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 27ko 14:00ak arte.
  • Behin-behineko zerrendak : ekainaren 29a
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 3a arte
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 4a
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:
    uztailaren 5tik 11ra, biak barne
  • Itxarote-zerrendako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:
    uztailaren 12tik 13ra, biak barne

Prozesuan onartutako ikasleek, errepikatzen dutenek eta 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek, egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

PLAZA HUTSIK BETETZEKO APARTEKO EPEA (eskabidea egin zutenentzat)

  • Ikasketa-espedientea aurkezteko eskatutako zentroan: uztailaren 16a eta 17a
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 19a
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 23a arte, egun hori barne
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 24a
  • Matrikula egiteko aparteko aldia : uztailaren 25tik 27ra, biak barne

URRUTIKO MODALITATE TELEMATIKOAN Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    Goi eta erdi mailako heziketa-zikloetako ikasketak urrunetik modu telematikoan ikasteko eskabideak egiteko eta dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 30etik ekainaren 8ra bitartekoa (egun bi horiek barne) izango da ikasle berrientzat, eta ekainaren 26tik 29ra bitartekoa (egun bi horiek barne), berriz, ikasle zaharrentzat eta ikasle zaharrak izateari utzi dioten ikasleentzat.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 22ko 14:00ak arte.
  • Behin-behineko zerrendak : uztailaren 6a
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10a arte
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 12a
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:
    uztailaren 14etik 18ra, biak barne
  • Itxarote-zerrendako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta:
    uztailaren 23tik 26ra, biak barne

Prozesuan onartu direnek dagokien egutegian adierazitako egunetan formalizatu beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da..

PLAZA HUTSIK BETETZEKO APARTEKO EPEA (eskabidea egin eta uztailean sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat)

  • Ikasketa-espedientea aurkezteko eskatutako zentroan: uztailaren 19a eta 20a
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: irailaren 4a
  • Zerrendei erreklamazioak: irailaren 5 arte, egun hori barne
  • Behin betiko zerrendak: irailaren 6a
  • Matrikula egiteko aparteko aldia : irailaren 8tik 10ra, biak barne

 

Informazio gehiago