RURAL KUTXAK ETA IKASLAN GIPUZKOAK LH ERASMUS BEKA BAT ATERA DUTE 500€
Lurraldeko 217 ikaslek 500 €-ko beka eskuratu ahal izango dute Europako enpresetan prestakuntza duala
egiten jarraitzeko 2025/2026 ikasturtean.
Ikaslan Gipuzkoak eta Rural Kutxako Gizarte Ekintzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Lanbide
Heziketako ikastetxe publikoetako goi-mailako ikasleen garapen pertsonala eta profesionala
bultzatzeko. Hitzarmen horri esker, ikasleek ordaindu gabeko prestakuntza-praktikak egin ahal izango
dituzte nazioarteko enpresetan, espezializazio- eta enplegagarritasun-aukerak zabaltzeko.
Bekak (500 €), Rural Kutxak Gipuzkoan dituen 38 bulegoetako edozeinetan eskatu ahal izango dira, LHko
ikastetxe publikoek emandako ziurtagiriak aurkeztuta. Eskaera egiteko epea 2026ko urtarrilaren 20ra arte
egongo da irekita.
Ekimen honen bidez, Rural Kutxak Gipuzkoan duen konpromiso soziala indartzen da, erakundeak talentu
gazteari laguntzeko hainbat hezkuntza-programa bultzatzen baititu. Programa horien artean, “Beka Bikain”
nabarmendu behar da. Beka horren bidez, Batxilergoko 2. mailako eta LHko erdi-mailako 2. mailako ikasleek
100 €-ko laguntza lor dezakete aipatutako kurtsoetan lortutako bikain bakoitzeko. Rural Kutxak bere urteko
mozkinen % 10 gizarte-proiektuetara bideratzen ditu, lurraldeak aurrera egin dezan berrinbertitzeko duen
bokazioa berretsiz.
Hitzarmena Isidro Zaldua Unanuek eta eta Lide Cruz Echeverriak sinatu zuten, lehenak Ikaslan Gipuzkoaren
izenean eta bigarrenak Rural Kutxaren izenean.



