Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Prestakuntza Iragankor Integratuko Programa (PIIP)

 

Prestakuntza Iragankor Integratuko Programa

 

Prestakuntza bat da, 16 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen gizarteratzea, hezkuntzaratzea eta laneratzea sustatzea; ez badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatuaren titulua lortu, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua eskura dezaten lortzeko helburua du. Salbuespen gisa, adin hori 15 urtera jaitsi ahal izango da ikasle batzuen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egin ondoren hirugarren mailara igarotzeko moduan ez dauden eta Oinarrizko Hezkuntzan behin errepikatu duten ikasleen kasuan.

Programa horiek 2014-2015 ikasturtean soilik irakatsiko dira, eta, gero, oinarrizko heziketan izango dute jarraipena.

PFTIk modulu bidezko egitura du. Honelako osatuko dira:

  • Berariazko lanbide-moduluak (astean 19 ordu)
  • Orientazioko eta tutoretzako modulua (astean ordu 1)
  • Modulu orokorrak (astean 10 ordu). Bi eduki-multzo komun hauetan antolatuko dira:


a) Komunikazio eta Gizarte Zientzien Multzoa.

1. Gaztelania.

2. Atzerriko Hizkuntza.

3. Gizarte-zientziak.

4. Euskara eta Literatura.

 

b) Zientzia Aplikatuen Multzoa.

1. Matematika, lan-eremuan testuinguru pertsonalari eta ikaskuntzakoari aplikatua.

2. Matematika, lan-eremuan testuinguru pertsonalari eta ikaskuntzakoari aplikatua.

 

Ikastetxeak

 

IES HERNANI BHI

Santa Barbara, z/g

20120 HERNANI

Tfnoa: 943 55 11 88

Tfnoa: 943 55 22 71

institutua@hernanibhi.com

 

 

 

  • Mekanizazioko langilea

 

 

 

 

Matrikulazio Epea

 

Onarpen-eta matrikula-eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 2tik 20ra, biak barne. (Izena emateko, eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo baliokidea eskatuko da).

Onartu eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda: ekainaren 23an.

Ados egon ezean, erreklamazioak jarri ahal izango dituzte: ekainaren 23tik 25era, biak barne.

Onartu eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda: ekainaren 26an.

Onartutako ikasleen matrikulazio epea: uztailaren 1etik 7ra.

Itxarote-zerrenda, ikasle berriak (16 eta 17 urtekoak) eta 15 urteko ikasleen kasuan: uztailaren 8tik 15era, biak barne.

*Eratutako taldeak baimendu ondoren, matrikulaioa egiteko ezohiko epea izango da, irailaren 30era arte. Epe horretan, oraindik ere lekua dagoen taldeetan matrikulatu ahal izango dira ikasleak.