Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Lanbide Heziketako Ikaslan Eus. sareko ikasleak, lantokiko DUAL egonaldia, HEIZE sareko ikastetxeetan egin ahal izango dute

2025-11-18T12:10:00+01:00 2025-11-18T12:10:00+01:00 2025-11-18T12:10:00+01:00
Lanbide Heziketako Ikaslan Eus. sareko ikasleak, lantokiko DUAL egonaldia, HEIZE sareko ikastetxeetan egin ahal izango dute

HEIZE ETA IKASLAN HITZARMENA SINADURA

HEIZE, Euskal Eskola Publikoko Zuzendaritza Elkartea, eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen Elkarteak diren   Ikaslan Araba, Ikaslan Bizkaia eta Ikaslan Gipuzkoaren artean 25-26 ikasturterako elkarlan hitzarmena  sinatu da sare publikoko Lanbide Heziketako ikasleek 1. mailako lantokiko Dual egonaldia Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egin ahal izateko. 

Ikaslanen eta Heizeren arteko lankidetza dinamika hau indarra hartzen joan da, geroz eta ikasle zein ikastetxe gehiagoren partaidetza batuz. Esaterako, 24-25 ikasturtean 100 ikasletik gora hartu zuten parte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 ikastetxe publikoetan balorazio oso positiboa jasoz (4’45/5). 

Hitzarmenaren beste ardatz nagusia ingurune profesionalean euskararen erabilera indartzea da. Izan ere, hitzarmen honen baitan lanbide heziketako ikasleei praktikaldia ingurugiro euskaldunean garatzeko aukera baliatzen baitzaie. Eskola Publikoko ikastetxeak euskal inguruneak izanda, harreman pertsonal zein profesionaletarako euskara hizkuntza bermatuta baitute, honek haien formakuntza aldiari eskaintzen dion balio erantsiarekin. 

LH DUAL OROKORRA

Hitzarmen honetan lehenengo mailako ikasleentzat LH Dual Orokorrari ekarpena proposatzen zaio. Ikasleek beren prestakuntzaren zati bat, otsailetik aurrera,  enpresan-lantokian egin behar dute, Lanbide Heziketako Legeak agintzen duenari jarraituz. Adin txikiko Lanbide heziketa ikasleek 112  ordu eta adin nagusikoak berriz 128 ordu egingo dute IKASLAN eta HEIZEko ikastetxeen artean adostutako programaren arabera.

Administrazio eta kudeaketa familiako, Jarduera fisikoak eta kirolak familiako, Sare-informatika sistemen adiminstrazioa, Gizarteratzea eta Haur hezkuntzako zikloetako lanbide heziketako 1. mailako ikasleak izango dira ekimen honen onuradunak. Ikasleok 16 egunean zehar, lehenengo kontaktua izango dute familia formatibo bakoitzeko praktikaldia ikastetxe publikoetan aurrera eraman ahal izateko.

Laburbilduz, EAEko kastetxe publikoen arteako saretze eta ahalduntzerako ekarpena egitera dator ekimen hau. Hezkuntza kalitatean sakonduz, saretzearen indarra ikasleen interes eta hobekuntzaren mesedera enfokatuz, hori guztia ingurune euskaldunean garatzeko aukera eskainiz.

Euskadi, 2025eko azaroaren 24ean

WhatsApp Image 2025-11-25 at 12.15.16.jpeg