Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

CoVid19: Sintomak eta jarraibideak

Ez dira Ikastetxera etorriko COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, arnasa  eztul lehorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna eta usaimena eta gustua galtzea) dituzten ikasleek eta langileek, ez eta COVID-19aren diagnostikoa jaso ondoren isolatuta daudenek, edo etxeko berrogeialdian daudenek ere, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituen pertsona batekin harreman estua izateagatik. Horren berri eman behar da ikastetxean

Ikastetxean dagoela COVID-19arekin bateragarria den sintomatologiarik izango balu ikasle batek, ondorengo protokoloa jarraituko da:

  • Irakasleari edo zuzendaritzari abisatuko da
  • Balbularik gabeko FFP2 musukoa emango zaio
  • Ikasleari isolamendu-gelara (garbitasun-desinfekzio neurriak eta aireztatua) lagunduko zaio. Laguntzen dion pertsonak Musukoa eta pantaila eramango du jarrita. Bertan itxaron beharko du jarraibideen zain.
  • Familia deituko da, adinaren arabera. Eta Osasun zentroarekin harremanetan jarriko dira eta jarraibideak itxaron
  • Ikastetxe ere, erreferentziazko Osasun-zentroarekin harremanetan jarriko da, haren jarraibideak betetzeko.

Eragindako pertsona kasu susmagarritzat joko da eta etxean isolatuta egon beharko du proba diagnostikoaren emaitza jaso arte.  Ikusi Osasun Sailaren Covid-19ko Zaintza Epidemiologikoko Protokoloa.

 Emaitza jaso arte ez da kontaktu estuei  buruzko neurriri berezirik hartuko eta irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, higiene-neurriak zorroztuz.

Diagnostikoaren emaitza positiboa bada, ikastetxean, horren berri eman behar da

Kontaktuen azterketa egingo da hezkuntza-ingurunean eta handik kanpo, kontaktuak identifikatuz, sailkatuz eta haien jarraipena eginez  Osasun Saileko Zuzendaritzak esaten duen arabera eta Ikastetxeko harreman estuak  identifikatuko dute  Osasun –agintariek jarraipena egiteko. Hauek etxean geratuko dira berrogeialdia betetzen osasun Sailak esaten duenaren zai.  PCR frogak egingo dituzte.

Baieztatutako kasua bizikidetza-talde egonkor bateko kide bada, harreman estutzat hartuko dira taldeko kide diren pertsona guztiak eta berrogeialdian egon beharko dira etxean osasun Zerbitzuetako jarraibideei kasu egingo diete.

Kontaktuak aztertu eta estutzat jotzen direnentzako, berrogeialdiko neurriak ezarri ondoren, irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, arreta- eta segurtasun-neurriak zorroztuz.

Hasierara bueltatu