Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Ikaslan Lehen Aukera 2014

Lehen Aukera 2014

LEHEN AUKERA 2014

 

 

Lehen Aukera 2014 deialdi berria. Praktiketako kontratazioa, langabezian dauden eta bakoitzak bere titulazioarekin lan arloan esperientzia eskasa duten gazteei zuzenduta dago.

Deialdi honetan parte-hartu nahi duten gazteek, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

-16 eta 30 urte bitartean izatea.

-EAEko egoliarra izatea (Euskal Autonomi Erkidegoa).

-Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea eta Gazte Bermearen Sisteman Alta emanda egotea.

-Beharrezko titulazioa izatea:

    Talde 1: Lizentziatura, Diplomatura eta antzekoak

    Talde 2: Erdi eta Goi Mailako zikloak eta antzekoak

    Profesionaltasun Ziurtagiriak

-Lan egin ez izana, kontratua hasi baino azken 30 egun natural lehenago.

 

2014ko Abenduaren 20a baino lehen praktiketako kontratua hasi beharko da.

 

ENPRESAK

Diru-laguntzak zuzenean enpreseei emango zaie eta kantitateak 2.450€ - 3.620€ (hileko kontratuaren soldata brutoaren arabera) bitartean izango dira 6 hilabeteko kontratuentzat, kontratua 12 hilabetera luzatu ezkero %10eko igoera izanik.

Diru-laguntzaren eskaerak, Azaroaren 14a bitarteko epea izango du.


ZENTRU LAGUNTZAILEAK

Lanbide Heziketako ikastetxeak zentru laguntzaile izango dira bilketan, erregistroan eta, zenbait kasuetan, eskaintzaren kudeaketa osoan.

Beraz, bai enpresa eta bai gazteek, ikastetxeetara hurbildu daitezke informazio edo laguntza gehiago bila.

 

Informazio gehiago (web Lanbide)

 

Dokumentazioa:

- Informazio orokorra

- Lehen Aukera fluxu-diagrama

- Enpreseentzat manuala

- Eragile desberdinen lanak