Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Ikaslan II Ikaslan Saria

II Ikaslan Saria

IKASLAN Sariaren bigarren edizioa egin genuen Euskadiko LHko ikastetxe publikoek Maiatzak 7an Donostian

 

Ikaslan Sariaren 2. edizioak ETBko TEKNOPOLIS programa beteranoak eginiko dibulgazio-lana aitortu du


Donostia aukeratu genuen Ikaslan sariaren bigarren edizioa egiteko. Sariarekin, Euskal Lanbide Heziketa Publikoak gizarteari eskaintzen dion zerbitzua hobetzen laguntzen duten pertsonen, enpresen eta/edo erakundeen lana aitortu nahi da bi urtero.

 

Ekitaldia Gipuzkoako Bazkundean egin zen. Bertan, besteak beste, Sabin Azuak, enpresa- estrategian adituak, eta Jorge Arévalo Turrillasek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako sailburuordeak parte hartu zuten.

 

II IKASLAN SARIA-TEKNOPOLIS

 

ETBko TEKNOPOLIS programak urteetan zehar Lanbide Heziketaren inguruan egin duen dibulgazio-lan garrantzitsua aitortu nahi izan genuen. Programa hori, hain zuzen, Elhuyar Fundazioak ekoizten du euskal telebista publikoarentzat. Saria haren zuzendariak Beñardo Kortabarriak eta lankideek jaso zuten.

 

 

 

Ekitaldi berean, hiru esker ona gehiago entregatu ziren:

 

IKASLAN ARABA esker ona Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenerako Sailari eman zitzaion.

 

IKASLAN BIZKAIA esker ona Cabelec SLri eman zitzaion. Hori enpresa liderra eta berritzailea da telekomunikazioen horniduren arloan eta 20 urteko baino gehiagoko ibilbidea du.

 

IKASLAN GIPUZKOA esker ona Instagik jaso zuen. Erakunde horren helburu nagusia Gipuzkoan enpresa instalatzaile eta mantentzaileen sektoreko interesak ordezkatzea eta defendatzea da, zerbitzuak ematea eta enpresa horietan berrikuntza sustatzen laguntzea.